Kopraixak 2014

2014ko uztailaren 30aKopraixak 2014

Larunbatean, abuztuaren 2an, hasiko dira Kopraixak eta bost eguneko egitarau zabala prestatu da auzo-udaleko jaiak ospatzeko.

Beste behin, auzotarrak protagonista bilakatuko dira Kopraixetan, bost eguneko egitarau zabala eta parte-hartzailea antolatu baita jaietarako. Abuztuan sartzearekin batera emango zaie hasiera festei, eta jolasek eta musikak girotuko dituzte Itziarko kaleak. Kirol probak, herri bazkariak, koadrilen arteko jolasak, zezenak, kontzertuak eta beste hainbat ekitaldi bilduko ditu aurtengo egitarau oparoak.

Ikusi egitaraua.