San Roke Jaiak

SAN ROKE JAIAK dira Debako festa nagusiak. Abuztuaren 14tik 18ra ospatzen dira; egun garrantzitsuena abuztuaren 16a da, San Roke eguna, alegia. Festa hasiera, danborrada, entzierroak eta zezenketak, San Roke dantza eta Jorrai dantza, berbenak eta jai giro zalapartatsua festa hauetan gozatzeko berme dira. Bisitariak ere, herrikoekin batera, osoki bizi ahal ditu, bertan murgiltzea festa ulertzeko erarik onena baita.