Auzo konpostajea

konpostajea

 

IKUSI NOLA EGITEN DEN:

Compost from ogry on Vimeo.

 

  • ZER DA KONPOSTAJEA?

Prebentzio neurria da. Sukaldeko janari eta lorategietako soberakinak deskonposizio biologiko bidez konpost bihurtzeko prozesua da, ondoren, ongarri gisa baratza, lorategi edo lorontzietan erabiltzeko.

  • ZER DA AUZO KONPOSTAJEA?

Herrigunean bizi den pertsona talde batek era kolektiboan konpostajea egiteko modua da.

  • ZERTARAKO EGIN?

Gure etxeetako hondakinen %40-50 konpost bihurtu dezakegulako
Hondakinak zabortegira ez eramatea ahalbidetzen duelako
CO2 emisioak gutxitzen direlako
Aurrezpena ahalbidetzen duelako

  • NORK HARTUKO DU PARTE?

Deba edo Itziarreko herrigunean bizi den eta lorategi zein baratzerik ez duen edozein pertsona.