Astillero eta Osio kaleetako berrurbanizatze proiektua

Datorren asteartean, maiatzaren 16an, arratsaldeko 6etan Udaletxeko Pleno Aretoan Astillero kaleko peatonalizazio eta Osio kaleko berrurbanizazio proiektuari buruzko erakusketa publikoa izango da.

Proiektu honek bi fase bereizi ditu:

  • Batetik, Astillero kalea oinezkoentzat egokituko da 140 metro inguruko luzeran, Astillero kaleko 16 zenbakitik 32ra. Lehen fase honetan, galtzadaren berdinketa eta bide-zoru berria jarri eta oztopo arkitektonikoak ezabatuko dira, besteren artean.
  • Bigarren fasean, aldiz, Osio kaleko espaloia zabalduko da, 90 metro inguruko luzeran.

Lanak irailean hasiko dira eta 6 bat hilabete iraungo dute. Hiru fasetan egingo dira bertako bizilagunentzako trabak  ahalik eta txikienak izan daitezen.

Proiektu hau Ingelan S.L. enpresari esleitu zitzaion 375.000 €-ko aurrekontuarekin.

Aurreikusitako aurrekontua guztira, berriz, 500.000 € ingurukoa izango da.

Erakusketa publiko honen helburu nagusia herritarrei udal-proiektuaren berri ematea eta Udalak beraien ekarpenak jasotzea da. Halaber, esan beharra dago lanek eragingo duten portaletako administratzaileekin bilerak egin direla egunotan, bertako bizilagunei ahalik eta informazio zehatzena emateko helburuarekin.