Merkataritza euskalduntzen
Merkataritza:
Debako Udaletik  herriko merkataritza bultzatu nahi dugu bertakotasunaren printzipioan  oinarrituta. Horrek esan nahi du BERTAKO produktuak lehenetsi nahi  ditugula; BERTAKO jendeak ekoitzitakoak eta BERTAKO dendetan  saldutakoak; BERTAKO kontsumitzaileentzat eta BERTAKO hizkuntzan; eta,  noski, BERTAKO ingurua zainduz egin nahi dugula.
Elementu hau atean ipintzerakoan, bezeroak jakingo du:
- Establezimendu horretan zerbitzua euskaraz jaso dezakeela; eta gaztelaniaz ere bai, berak hala nahi badu.
 - Lehenengo hitza euskaraz egingo diotela eta, gero, berak aukeratzen duen hizkuntzan.
 - Establezimendu horretako informazioa (kartelak, menuak, poltsak, web orria…) euskaraz ere emango diotela.
 
    Udalak ematen dituen diru laguntzak zein hizkuntzaren alorreko aholkularitza eta laguntza teknikoak. - Jaitsi eskaera orria.
    Merkatarientzako “Gehiago eta hobeto saltzeko estrategiak”. Joseba Kamio.
    Herritarren hausnarketa eragiteko bideo-lehiaketan saritua: 
.- Merkataritzan euskaraz jarduteko Donostiako Euskara  Patronatuak sarean jarritako zenbait baliabide (hiztegiak, menu  bihurgailuak,…):
    Euskara platerean
    Gremioetako lexikoak