Hondakinak biltzeko sistema erabakitzeko parte hartze prozesua

Edozein erabaki hartu ahal izateko informatua egotea oinarrizkoa da. Egingo diren saio desberdinetan, alde batetik, informazio zabala eta egituratua eskainiko da, eta bestalde, gaiaren inguruan hitz egin, zalantzak argitu, beldurrak adierazi, ekarpenak egin, iritzia eman... ahal izango dugu. Informazioa eskuratu eta eztabaidatu ondoren, herritarrok erabakiko dugu Deban, gutxienez, %60ko birziklapen tasa bermatuko duen biltzeko sistema zein izango den, Zure iritzia inportantea delako, etorri eta parte hartu!