Udalerri euskaldunetako gazteen topaketan izena emateko epea zabaldu da

2022ko otsailaren 9aUdalerri euskaldunetako gazteen topaketan izena emateko epea zabaldu da

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango dira aurten, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, martxoaren 31ra arte. Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk antolatutako ekimena.