CITA-alzheimer fundazioak osasun kognitiboa zaintzeko programa bat jartzen du gizartearen eskura, papera eta arkatzezko banakako lan materialaz eta online talde saioez osaturik. Bertan, garunaren funtzionamenduari eta norberaren funtzio kognitiboak estimulatzeko beharrezko gakoei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzte parte-hartzaileek. Azaroaren 16an, 11:00etan, Kultur Elkartean, hitzaldi bat emango da, programaren xehetasun guztiak azaltzeko. Aurretik gutuna jasoko dute etxean 60 urtetik gorako herritarrek azalpenekin.
Asteon Udalbiltzak eta Oinherrik antolatutako 'Nola sustatu ekintza komunitarioa Udalgintzatik?' topaketan parte hartu dute 'Dagigun' partaidetza prozesua aurkezten Gilen Garcia Alkateak eta Itziar Irizar Alkate ordeak.
Osio kalean sartzeko ibilgailuentzako sarrera-irteerak hobetzeko helburuarekin lanak egingo dira bertan. Udal Gobernuak hartutako konpromisoa beteko da horrela. Oso egoera txarrean dagoen 2. zenbakia duen eraikina eraitsi egingo da horretarako.
Azaroaren 19tik 27ra egingo da aurten Europa mailan Hondakinak Prebenitzeko Astea, hondakinen kudeaketa egokiari buruzko kontzientziazioa sustatzeko helburuarekin. Horregatik, Debabarreneko Mankomunitateak hainbat ekintza antolatu ditu eskualdeko udalerrietan hondakinak egoki sailkatzearen onurak azpimarratzeko. Deban, azaroaren 22an egingo da, goizez. Luzaroko ikasleek parte hartuko dute.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Debako Udalak antolatu dute hitzaldia Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, eta Debak historiaurrearekin lotuta duen ondare aberatsa ezagutaraztea da helburua.
Urtarrilaren 5ean egin ohi den Erregeen kabalgata antolatzen dabilen taldeak laguntza eskaera egin du.
Debako Udalak eta CITA-Alzheimer fundazioak ExerCita programa eskainiko diete herriko 60 urtetik gorakoei, osasun kognitiboa zaintzeko. Aurreko edizioetako parte-hartzaileen % 96k programaren balorazioa “ona” eta “oso ona” izan zela esan dute. Oraingorako azaroaren 30era arte eman daiteke izena.
Asteon udaletxeko arkupeetan dagoen desfibrilatzailea zegoen lekutik aterata eta lurrean agertu da. Une honetan, behin-behinean udaltzaingoaren bulegoan dago, eta erabiltzeko beharra izatekotan, bertara joan behar da. Berriz bere lekuan jarri aurretik konponketak egin beharko dira. Lekuan bertan ere jarri da oharra aldaketa hori jakinaraziz.
Azaroaren 24an batu da Debako udalbatza ohiko osoko bilkuran. Itziarko Toki Entitate Txikiko 2. kreditu aldaketa egin da, horrekin batera, bi erakunde-adierazpen onartu dira. Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunari lotutakoa eta Euskararen Egunari lotutakoa.
Mendaroko Udalaren herriko 3 etxebizitza sozialak erabilgarri daude jada. Erabilera eskualde mailakoa izango da, Elgoibar, Deba eta Mutrikuko erabiltzaileekin partekatua, Deba Kostako Gizarte Zerbitzuen eremuko udalek azaroaren 25ean Mendaron hitzarmena sinatu ostean. Hitzarmenak urtebeteko iraunaldia du eta 4 urte arte berritu ahal izango da urtez-urte.
Azaroaren 25ean egin da Beldur Barik programaren 'Beldur barik jarrera' ikus-entzunezko lehiaketaren 13. edizioaren sari banaketa ekitaldia. Agirre jauregiko Ispiluen gelan egin ziren ikus-entzunezkoen erakustaldia, sarien banaketa eta ondorengo merienda. Sarak eta Norak aurkeztutako 'Aski da' lanak lehen kategorian, eta Ainhoak, Marinak, Ainhizek eta Anek aurkeztutako 'Kalean ere beldur barik' lanak saritu dira aurten.
Orain dela egun batzuk jarrita badaude ere, gaur, abenduak 2, piztuko dira Debako Gabonetako argiak. Energia kontsumoa eta kostua murrizte aldera, eta egunerokoan Udala hartzen ari den neurriei jarraituta, aurten programatu egingo dira, eta hortaz, ez dira gau osoan piztuta egongo. Iluntzean piztu (18:00ak aldera), eta 23:00etan itzali egingo dira.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak herritarrek Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partziala idazteko hasierako dokumentua izango den diagnostikoa lantzen parte hartzeko prozesuari hasiera eman dio aurtengo abenduan.
Euskarazko hurrengo hitzaldia 'Nerabeak eta haien lehen gailua' izango da, abenduaren 13an, asteartearekin, 19:00etan.
Azken urteotan aparkalekuak arautzen dituen ordenantza eguneratzeko lanketa egin du Debako Udalak, horren ondorioz, 2020. urtetik aurrera TAOan aldaketak, moldaketak, hobekuntzak egin dira, urtez urte. 2023. urterako ere aurreikusi dira aldaketa batzuk:
Arrantzale kalean, ibai ertzean jarri den baranda berrian zaborra uretara eror ez dadin sareta bat jarri da beheko aldean.
2023ko urtarrilaren 3tik otsailaren 10era arteko epealdia, biak barne, 2022ko 4. hiruhilabeteari dagokion zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Itziarko biribilgunearen eta Debako hirigunerako sarbidearen arteko errepidearen zirkulazioa eten egingo da, datorren abenduaren 15ean eta 16an, N-634 errepidearen hegala egonkortzeko premiazko obrak direla eta.
Larunbat honetan urte amaierako batzar nagusia egingo du UEMAk, Deban, eta batzarkideek aztergai izango dituzte mankomunitatera sartzeko Asteasuko, Hernaniko eta Astigarragako udalek egindako eskaera berriak ere. Batzarkideek eskaerak onartuz gero 97 udal izango lirateke UEMAko kide larunbat honetatik aurrera. Denen artean 302.500 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute.
Bake Epaile titular eta ordezko izendapenean interesa dutenek Debako Udalaren Erregistroan aurkeztuko beharko dute eskaera, hamabost egun balioduneko epean, abenduaren 16tik hasita.