Gizarte zerbitzuak
Informazio orokorra
Zerbitzu eta prestazioak
Prestazio ekonomikoak
Gizarteratzeko eta lanean hasteko zerbitzua
Debako eguneko zentroa
Gizarte-zerbitzuen gidaliburua
Informazio orokorra. Zer eta norentzako?
- Helbidea: Lersundi kalea 2
- Telefonoa: 943 19 29 33
- Faxa: 943 19 13 39
- e-posta: gizartezerbitzuak@deba.eus
- Ordutegia: 08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera. Hitzordua behar da.
Gizarte zerbitzuen sistemaren helburua Deban erroldatuta gauden eta Deban bizi garen pertsonen gizarte-premiak antzematea eta premia horiei erantzutea da.
- Autonomia pertsonala sustatzea eta medetasunaren ondorioz pertsonek eta familiek dituzten premiak prebenitzea eta premia horiei erantzutea.
- Babesgabestasun egoeren ondorioz sortutako premiak prebenitzea eta premia horiei erantzutea.
- Bazterketa-egoerak prebenitzea eta egoera horiei erantzutea, eta pertsona, familia eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
- Larrialdi-egoeren ondorioz sortutako premiak prebenitzea eta premia horiei erantzutea.
Profesionalak zure zerbitzura
Deban erroldatutako edonork, autonomia, integrazioa edo gizarte-ongizatea hobetzeko gizarte-laguntza behar badu, laguntzeko prest dauden profesionalen talde bat du eskura.
Behar izanez gero, gure udalerriko gizarte-langileek egoera baloratu eta diagnostikoa egingo dute.
Eta horren arabera zehaztuko dute zer pauso eman behar dituzten eta planteatuko premiei erantzuteko zer zerbitzu eta prestazio antolatu behar diren.
Zerbitzu eta prestazioak
Prestazio ekonomikoak
- Gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL): denboraldi oso zehatz baterako diru laguntza ekonomikoak dira, gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko ezinbestekoak diren ohiko edo ez ohiko gastu espezifikoak (etxebizitza, etxebizitzako mantentze lanak eta eki`pamenua, lehen mailako beharrak...) ordaintzeko baliabide nahikoa ez duen pertsonentzat.
- Ohiz kanpoko banako laguntzak: beharrean edo egoera zailean dauden familien oinarrizko premiei erantzuteko diru-laguntza dira (ez dira aldizkakoak).
Gizarteratzeko eta lanean hasteko zerbitzua
Helburua da gizarte -eta heziketa- babesa eta babes psikosoziala osatzeko lagun egitea. Zerbitzu hau gizarte-egoera ahulean dauden eta gizarteratzeko babesa behar duten pertsonentzako da, prestazio ekonomikoaren onuradun izan ala ez.
Adinduak
-
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua: norberaren zaintzan eta eguneroko etxeko lanetan zailtasunak dituzten pertsona eta familientzako zerbitzu integral bat da. Etxez etxeko laguntzaileek onuradunen etxean bertan esku hartzen dute.
Laguntzaileen laguntzarekin, pertsona horien autonomia-murrizketa konpensatzen da eta beren etxean bizi daitezen errazten da. - Etxez etxeko telelaguntza: adonagatik edo egoera fisiko ahulagatik presako laguntza eta gau eta egungo arreta behar dezaketen pertsonen premiei erantzuteko zerbitzua da. Eragiketa-zentro batera konektatuta dagoen telefono-terminal baten bitartez eta botoi sakatzearekin bakarrik, sistemak honako hauek eskaintzen ditu:
- Osasun-zerbitzuak, poliziaren eta suhiltzaileen zerbituzak eta abar.
- Senitartekoak, bizilagunak eta abar jakinaren gainean jartzea.
- Profesional espezializatuen arreta pertsonalizatua
- Arriskuak antzemateko aholkuak
- Medikuen agenda eta oroigarriak.
-Gizarteko eta komunitateko informazioa eta beste zerbitzu batzuk
-
Mendetasunaren Legearen kudeaketa
- Familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa: helburua da profesional ez diren zaintzaileek ematen duten arretari dagozkion gastuak ordaintzen laguntzea; prestazio hori jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen direnean onartzen da.
- Laguntza pertsonalerako prestazio ekononomikoa: zaintzaile profesionalak kontratatzeko gastuen ordainketa osatzeko prestazioa da.
- Eguneko egoitzak: mendekatotasun-egoeran dauden pertsonei eguneko arreta integrala eskaintzen diete. Egoitza horien helburua da autonomia pertsonalaren maila hobetzea eta ahal den neurrian maila horri eustea, eta familiei eta zaintzaileei laguntzea.
- Egoitza zentroak: zentro horietan autonomia funtzionalik ez duten eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei gau eta eguneko arreta integral eta etengabea ematen diete. Gure inguruan baditugu egoitza-zentro batzuk, Mutriku, Elgoibar eta Zumaian, adibidez.
- Aldi baterako egonaldiak: mendekotasun-egoeran
- Laguntza teknikoak
Adinduentzako beste zerbitzu batzuk
Debako eguneko zentroa
GFArekin hitzartutato Debako Udalaren zerbitzua da. Menpekotasuna duten 3.adineko pertsonei zuzendua dago. Eskaintzen diren zerbitzuak eta programak:
- Garraraioa
- Zaintza pertsonala
- Elikadura
- Aktibidade eta prebentzio programa
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 17:30etara.
Debako egoitza
Debako egoitzako instalazioetan, gainera adinduentzako espresuki antolatutako zerbitzuak hainbat zerbitzu eskaintzen dira, besteak beste, kafetegia, ile-apaindegia, podologia. Zerbitu hauen tarifa gure adinduen ekonomia ezegonkorra kontuan hartuta jarri dira.
Familiak eta adingabeak
Zerbitzu horiek hezkuntzaren, afektibitatearen eta gizarte harremanen arloetan zailtasunak dituzten adingabeentzako dira. Programetan zerbitzu horren onuradun diren haur eta nerabeen familientzako arreta ere sartzen da. Hiru programa mota daude:
- Komunitate-programa, 6 eta 12 urte arteko haurrentzat (jolas tailerra).
- Nerabeentzako (12-16 urte) gizarte -eta heziketa- programa, Gaztelekun.
- Adingaeak dituzten familientzako gizarte eta hezkuntzako esku-hartze programa.
Emakumeak
- Aholkularitza juridikoa: lege-aholkularitza ezkontidearekin arazoak dituzten eta tratu txarrak sexu-erasoak jasan dituzten pertsonentzako.
- Banakako eta taldeko arreta psikologikoko zerbitzua: indareria matxista jasaten duten, eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen edo baldintzazn dizieten erasan pskikemozionalak dituzten eta tratamendu psikologikoa hasi nahi duten emakumeentzako da
Indarkeria matxistaren beste biktima batzuei (seme-alabei) eta erasotzaileei ere eskaintzen zaie arreta.
- Aldi batean ostatu hartzeko eskualdeko etxebizitza.
- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako arreta soziojuridiko zerbitzua: arlo juridikoko baliabideen eta familia-zuzenbidearen inguruko lege-informazioa eta aholkularitza eskaintzen da, ikuspegi feministatik eta ahalduntzea oinarri hartuta; eta arreta banakoa eta pertsonalizatua da.
Desgaitasunak
Desgaitasunen bat duten pertsonentzako informazio -eta aholkularitza- zerbitzua.
- Desgaitasun baloratzea
- Aparkatzeko txartela bideratzea
- Eta abar.