Datuen babeserako politikaDebako Udalak eta bere erakunde autonomoek beren gain hartu dute pribatutasuna babesteko eta beren jardunean tratatzen dituzten datu pertsonalen erabilera zuzena egiteko konpromisoa; bai online -webgunean edo beste azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorren bitartez- jasotzen dituzten datuen kasuan, eta baita offline jasotzen dituzten datuen kasuan ere. https://www.deba.eus/api/eu/udala/datu-babesahttps://www.deba.eus/api/logo.png
Datuen babeserako politika
Debako Udalak eta bere erakunde autonomoek beren gain hartu dute pribatutasuna babesteko eta beren jardunean tratatzen dituzten datu pertsonalen erabilera zuzena egiteko konpromisoa; bai online -webgunean edo beste azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorren bitartez- jasotzen dituzten datuen kasuan, eta baita offline jasotzen dituzten datuen kasuan ere.
Bai Udaleko, bai eta bere erakunde autonomoetako jardueraren garapenerako erabiltzen dituzten datu pertsonalen tratamenduaren arduradun izanik eta Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorra (DBEO) bete nahian, Debako Udalak Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu du, eta egiten diren tratamendu-jardueren erregistroa eramateko Tratamendu-Jardueren Barne Erregistroaere sortu du.
Herritarrek emandako datuak, baita interesdunekin dituen harremanetan sortzen diren datu pertsonalak ere hainbat helburutarako erabili ahal izango ditu Udalak. Helburu horiek une bakoitzean interesdunari ematen dion udal zerbitzuaren araberakoak izango dira; eta nolanahi ere, interesdunarekin kontaktua eta komunikazioa mantentzeko.
Helburuak zehatzagoak direnean, kasuan kasu, datuak jasotzeko erabiliko den bidean bertan txertatuko diren informazio-tauletan jasoko dira. Horiek guztiak Tratamendu-Jardueren Barne Erregistroan aurki daitezke.
Zilegitasuna eta oinarri juridikoak
Datuen tratamendua beharrezkoa da interes publikorako edo botere publikoen jardunean eginiko eginkizuna betetzeko eta Udalaren eskumeneko gaien inguruko kudeaketa-ekintzak egiteko.
7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena eta 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko kontratuei buruzkoa.
Hartzaileak
Ez dira datuak lagako edo komunikatuko, legeak aurrikusten dituen kasuetan izan ezik.
Gordetzeko epea
Kasuan kasuko helburuak irauten duen bitartean. Datuak jasotzeko erabiliko den bidean bertan txertatuko diren informazio-tauletan jasoko da. Horiek guztiak Tratamendu-Jardueren Barne Erregistroan aurki daitezke.
Eskubideak
Interesdunek honako eskubideak dituzte:
Beraien datuak atzitu, zuzendu, ezabatu, eraman, tratamendua mugatu edo aurka egin ahal izango dute. Horretarako, idazki bat bidali beharko diote tratamenduaren arduradunari, aldez aurretik bere nortasuna ziurtagiri bidez frogatuta, edo Debako Udaleko harrera sailera pertsonalki bertaratuta.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa jarri.
Jatorria
Datu pertsonalak interesdunak berak zuzenean emanda jaso ditzake Debako Udalak, baina baita ere hirugarren batek emanda edo modu atomatikoan gure web gunera, aplikazio informatikoetara eta sare sozialetan sartuz edo eta jarraipenerako teknologiak (cookie-ak) erabiliz.