Europar Geoparkeen Astearen III. edizioa abian da Euskal Kostaldeko Geoparkean Euskal Kostaldeko Geoparkeak maiatzaren 18tik ekainaren 9ra bitartean ospatuko du Europar Geoparkeen Astea 2013. Helburua bertako ondare natural, geologiko eta kultural baliotsua herritarrei, eta bereziki Deba, Mutriku eta Zumaiako biztanleei, gerturatzea da. Hamaika jarduera antolatu dira hala nola, hitzaldiak, umeentzako tailerrak, doako bisita gidatuak eta bestelako ekitaldiak. Geoparkearen Astea Europako Geoparke guztietan ospatzen da aldi berean.
Urtero bezala Debako Udaleko Kirol Sailak udako kirol kanpaina zabaldu berri du. Izenematea ekainaren 10etik aurrera egin ahal izango da Turismo Bulegoan. Piraguismoa, surfa, body boarda, esku pilota, paleta eta xakeaz gain, aurten 2004-2005ean jaioak igeriketa ikastaroa egiteko aukera izango dute.
Diego Sagredo Fundazioak eta Debako Udalak literatur lehiaketa antolatu dute. Debako udalerriarekin, bere historia, kultura, paisaia, jendea, ohitura, festak edo eta herriarekin zerikusia duten gaiak onartuko dira. Edonork har dezake parte eta lanak euskaraz edo eta gazteleraz sailkatuko dira. Ez dute 100 hitz baino gehiago izango eta Turismo bulegoan aurkeztu beharko dira 2013ko irailaren 30a baino lehen.
Jai Batzordeak 2013ko San Roke Jaietako kartel lehiaketa antolatu du. Lanak udaletxeko kultura sailean aurketu behar dira, uztailaren 15etik 20ra bitartean. Saria 500€koa da.
Auzo konpostaren proiektua aurrera eramateko lehenengo pausuak eman ditu dagoeneko udalak eta aztertzen ari da konpostagailuak non eta nola jarri. Herritarrei inkesta bat ere zabaldu zaie interesa ezagutzeko asmoz, eta maiatzaren 22an Itziarren eta 23an Deban informazio bilerak egin ziren. Auzo konpostean parte hartu nahi duenak udaletxean eman beharko du izena, telefono honetara deituz: 943 19 28 40 edo email honetara idatziz: konposta@deba.net
Euskal Kultura eta tradizioak sustatzeko esperientzia turistiko berriak proposatzen ditu "Tradizio Bizia" programak. Bost aukera ezberdin daude, hiru euskal gastronomiarekin loturik eta beste biak gure kirolekin eta pilotarekin.
Debako Udalak dirulaguntzak banatuko ditu herritarren artean euskara ikasteak edo UEUko ikastaroetan parte hartzeak suposatzen duen gastua neurri batean arintzeko. Dirulaguntzok, langabezian daudenei edota 18 eta 25 urte artean dituzten ikasleei banatuko zaizkie, betiere, egin dituzten ikasketa motak herriko Udal Euskaltegian egiterik izan ez badituzte (talderik ez, mailarik ez, eskola erritmo ezberdinak...).
Urriaren 5ean, Ibailagun 2013 ekitaldia izango dugu Deban. Deba ibaia garbitzeko III jardunaldia antolatuko dute Debegesak eta Udalak, oinez ala piraguan edo itsasontziz har dezakezu parte.Eman zure izena Urriaren 3a baino lehen debaibaia@debegesa.com edo 943 82 01 10 telefonoan
Egitasmo berri bat martxan. IPUIN KONTAKETAK. Herritarrak herriko neska-mutilei kontari. Entzuleek gozatzeko; kontalariek disfrutatzeko. Lehenengo saioa igande honetan, arratsaldeko 5etan eta 6etan, Agirre jauregian. Hilero-hilero, lehenengo igandean. Ipuinen bat, istorioren bat, bizitzako pasadizoren bat kontatzera animatzen denari gustora egingo diogu tokia taldean.
Duela 44 urte, 1969an, Oteizak bere ametsa errealitate bihurtu eta Deban hezkuntza proiektu bat martxan jarri zuen. Lehen hazia izan zen hura, sustrai sendoak eman zituena eta egun ere bizirik dagoen proiektua dena. Urriak 4ean hasita urriak 24 arte egitarau zabala osatu da: erakusketak, hitzaldi eta mahai-inguruak, antzerkia, haurrentzako jardunaldiak..
Hemen aurkituko duzu Itziarko Auzo Udalari buruzko informazioa. Itziarko Auzo Udala sortzeko prozesua hasteko arrazoaiak, herritarrei berri emateko eta beraien ekarpenak lortzeko bilerak, eman diren pausoak eta gelditzen direnak...
Gipuzkoako Foru Aldundiak herri arteko autobus zerbitzua hobetu nahi du, eta horretarako zure iritzia eta ekarpena jaso nahi ditu; zurekin batera hobetu nahi du zerbitzua. Parte hartzeko bilera irekia antolatu dugu zure herrian, etorri eta parte hartu!
Gure Balioak Saria gure eskualdean gizarte balioen arloan nabarmendu den pertsona edo entitatea aitortzea eta saritzea du helburu. Sariak IV. edizioa beteko du aurten. Debegesa, eskualdeko Garapen Agentzia da Sari honen sustatzaile eta kudeatzaile nagusia; Debako Udala eta DanobatGroup taldea dira aurtengo laguntzaileak. Saria banatzeko ekitaldia urriaren 23an egingo da, Debako Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan, 18:30etik aurrera.
Auzokonpostajea egiteko izen eman duten Deba eta Itziarko 74 familiei ikastaroak eskainiko zaizkie, bertan jaso ditzaten argibideak, konposta egiteko eskuorri bat, ontzia eta giltza. Ikastaroak urriaren 19an goizez, eta 22an arratsaldez izango dira, Mogel kaleko konpost-gunean.
Euskal Kostaldeko Geoparkea Geoturismoari buruzko nazioarteko kongresu batean parte hartu du Cabran (Kordoba). Nazioarteko 300 aditu elkartu dira bertan lurraldeen garapen ekonomikorako Geoturismoak eskaintzen dituen potentzialitateak aztertu asmoz.
Joan den astean ospatutako ikastaroetan Debako 58 familiak auzokonpostajea egiteko argibideak, ontzia, giltza eta esku orria jaso zituzten eta azaroaren 1etik aurrera auzokonpostajea egiten hasiko dira.
Debako udaleko Kultura Sailak 2014ko Animadeba gortina lehiaketako arauak argitaratu ditu. Lanak aurkezteko epea abenduaren 13an eguerdiko ordu bietan bukatuko da. Epaimahaiak teknika, orijinaltasuna eta gaia baloratuko ditu eta saria 700 euro eta oroigarria izango da.
Debako udalak, Ekintza Plan berri bat egiten dihardu, Debako etorkizuna eraikitzeko xedeak eta estrategia nagusiak integratuko dituenak. Hau osatzeko, Debako herritarren partehartzearekin kontatu nahi du. Hori dela eta, datorren asteleazkenean, azaroaren 13an, Debako Udaletxeko Pleno Aretoan, arratsaldeko 18:30ean egingo den saioan parte hartzeko gonbita luzatu nahi du.
Herriko plazetan informazio panel ikusgarriak jarri berri dira. Panel hauen bitartez gure herriko historia eta ondarea ezagutzeko aukera izango dugu.