Eskulturak
Agur Maria
Egilea:
- Brontzeko irudia Jose Ignacio Urbieta (Deba, 1915-1999)
- Harrizko irudia (oina) Jorge Oteiza (Orio, 1908 - Donostia, 2003)
Urtea: -
Kokapena: Itziarko bistako begiratokia
Materiala: brontzea eta kareharria.
Altuera:
Pisua:
Deskribapena: monumentua bi zatitan banatuta dago. Goikaldean Itziarko Amaren brontzezko irudi txiki bat dago. Azpian, egun, brontzezko irudiaren oinarri bezala kareharrizko harri bloke handi hori, Jorge Oteizak landutakoa da. Artista Oriotarra Deban egon zenekoa, izan ere, eskultura bat egitea eskaini zuen eta Istiñako harrobiko hondakinen artetik bloke hori aukeratu zuen Ama Birjinaren irudiaren forma zuelako. Artistak piezari ukitu batzuk eman eta errepidean egin berria zen begiratokian jarri zuten. Oinean "Agur Maria" hitzak zizelkatuta daude. Urte batzuk geroago, Jose Mari Ocamicak eskatuta, Jose Ignacio Urbietak brontzezko irudia egin zuen. Egun, txuriz margotuta dago.
Aingura
Egilea: -
Urtea: -
Kokapena: Anes Arrinda pasealekua
Materiala: burnia
Altuera:
Pisua:
Deskribapena: Aingura Ondarruko arraste-ontzi batek itsasoan aurkitu eta jaso zuen eta Debako Udalak eskualdeko txatartegi batean erosi zuen Anes Arrinda pasealekuan jartzeko.
Amatasuna
Egilea: Jorge Oteiza (Orio, 1908 - Donostia, 2003)
Urtea: 2001ean jarri zen
Kokapena: Itziarko Santutegia
Materiala: corten altzairua
Altuera:
Pisua:
Deskribapena: "Eskultura, amaren hutsarte gisa. Hiru elementu ahur dira".
Egilearen esanetan, obra hau, Itziarko Andre Maiaren ohoretan egin zena, hein batean bere emaztearentzako omenaldi moduko bat izan zen, Itziar hura ere.
Corten altzairuz egindako hiru plantxez osatuta dago. Plantxak oxido patinaz estalita eta forma angeluzuzenean moztuta daude. Oinarri baten gainean soldatuta, kurbatu eta tolestu egiten dira, hutsuneak eratuz eta amatasunaren hainbat ikuspegi sortuz.
- Hutsunea eta espiritualitatea: "Amatasuna" obrak amatasun irekia erakusten du hutsune oteizarraren barruan. Hutsune existentzial bat da, ingurune osoa bere baitan hartzen duena, espiritualitatez beteriko espazioa, Ekain eta Praileaitz paleolitoko santutegietan gertatzen den moduan.
- Hiru ikuspegi: eskulturaren inguruan biraka gabiltzala, amatasunaren hainbat une bereiz ditzakegu. Ikuspegi batetik artistan haurdun dagoen emakume baten sabela erakusten digu: beste batetik, ume bat amaren sabelean; eta beste batetik, ama Birjinaren irudi klasikoa, Haurra magalean duela, tenpluaren barruan dagoen XIII. mendeko tailla erromanikoaren bertsio oteizarra.
Asentsio Artetxe "Saka"
Egilea: Tomas Ugartemendia (Leaburu).
Urtea: 1998
Kokapena: Lasturko plaza
Materiala: kareharria
Neurria:
Pisua:
Deskribapena: Debako Udalaren enkarguz egina. Asentsio Artetxe eta sendi guztiak zezenekin egindako lana eta erakutsitako zaletasun handia gogora ekartzen du.
Eserleku
Egilea: Debako Arte Eskola. Gerar Orozco.
Urtea:2004
Kokapena: Calbetonen Zumardia
Materiala:
Neurria:
Pisua:
Deskribapena:
Etxola-15
Egilea: Guillermo Berasaluze "Willy" (Vitoria-Gasteiz).
Urtea: 2018
Kokapena: Deba ibaiaren bokalean
Materiala: corten altzairua
Altuera:
Pisua:
Debako 1go eskultura sariketako irabazlea
Deskribapena:
Fermin Calbetónen monumentua
Egilea: Isidoro Uribesalgo (Aretxabaleta, 1873 - Donostia, 1928)
Urtea: 1919ko abenduaren 21ean inauguratu zen.
Kokapena: Calbetonen Zumardia
Materiala: Carrarako marmol txuria eta kareharria
Altuera:
Pisua:
Deskribapena: Debako Udalaren enkarguz egina, 5.400 pezetako kostua izan zuen. Bi zati ditu: bustoa eta hilarria, biak Carrarako mamolezkoak; euskarria kareharrizkoa da. Monumentuaren erdian "Deva a Calbetón" hitzak daude.
Calbetón gala-uniformez jantzita dago, xingola eta dominak ditu. Hilarrian, itsasadarraren irudia azaltzen da, goikaldean Fermin Calbetonen burua dago, aurre-aurrean emakume batek, herriaren izenean, lore sorta bat ematen dio, izan ere bularrean herriko armarria dauka zizelkatuta.
Informazio gehiago nahi baduzu egin klik.
Florencio Markiegi Olazabal
Egilea: Guillermo Berasaluze "Willy" (Vitoria-Gasteiz)
Urtea: 2012
Kokapena: Calbetonen zumardia
Materiala: corten altzairua
Altuera:
Pisua:
Deskribapena: Florencio Markiegiren omenez egina.
Gizonezkoen gorputz-enborra
Egilea: Debako arte eskola - Franz Arzuaga Kernstock
Urtea: 2014
Kokapena:
Materiala:
Altuera:
Pisua:
Deskribapena:
Gudarien plaza
Egilea: Luciano Paguegui eta Debako arte eskola
Urtea: 2006
Kokapena: Gudarien plaza
Materiala: harria eta beira
Altuera:
Pisua:
Deskribapena: soldadu ilara bat irudikatzen du, goi-kargudun bat buru dutela. Harrizko zazpi bloke handiz osatuta, Euskal Herriko lurralde bakoitzeko harri bat, hilaran, eta 7.a, handiagoa, zaindari moduan. Alfabetikoki jarrita daude, lehenengoa pudinga harria da, Arabakoa, Trebiñoko Argantzun inguruko harrobikoa; bigarrena Bizkaikoa, Ereño harria, harri gorria, errubistez beteta dago. Hirugarrena, Gipuzkoakoa, Lasturreko Gris Deba harria. Laugarrena, Rojo baztan, Baztango harri gorria, Urdaxeko harrobikoa. Lapurdikoa Larrungoa da eta Zuberokoa Zihigakoa. 7.a, handiena, Markiñako harri beltza, bere kolore eta kalitatearengatik mundu osoan ezaguna. Menhir bakoitzaren goialdean kristalezko espazio txiki bat dago, gauez itxura aldatzen du barruko argia azaleratzen denean eta bloke nagusian proiektatzen denean.
"Guztion ahaleginak sortzen du herria
Ahaleginek egia bihurturiko herriak gudaria
oroimenean
Herria gudariaren argitan
Harriaren argia herriaren argi
Harria sugar
Harrizkoa eta beirazkoa da gure herria".
Gurpil
Egilea: Miguel ángel Oribe (Mazarrón, 1968)
Urtea: 2004
Kokapena: Itziar-Deba industrialdea
Materiala: corten altzairua eta altzairu erdoilgaitza
Altuera: 2,50 m
Pisua:
Deskribapena: Asteasuko Astearte lantegian
Hilarria
Egilea: Guillermo Andonegi (Mutriku 1949)
Urtea:
Kokapena: Ostolaza kalea, Kultur Elkarteko eraikinaren kanpoaldean.
Materiala:
Neurria:
Deskribapena:
Itsasoko zaindaria
Egilea: Debako arte eskola - Gotzon Hüegun
Urtea:
Kokapena: Maxpe kalea (Artzabalgo bidean)
Materiala: kareharria
Altuera:
Pisua:
Deskribapena:
Itziarko Ama
Egilea: Debako Arte Eskola - Mikel Campo
Urtea: 2003
Kokapena: Debako portua
Materiala: Markinako harri beltza
Altuera:
Pisua:
Deskribapena: Javier Cardenasen enkarguz egina, lan figuratiboa da eta forma sinplifikatuak ditu. Itziarko Ama, marinelen zaindaria, Debako portuko buru gisa portuko sarrerako horman dagoen hutsarte txiki batean dago.
Itziarko Ama Birjina
Egilea: Jose Luis Urkaregi (Deba, 1923-1982)
Urtea: 60. hamarkada
Kokapena: Plaza Zaharra, Santa Maria Elizako aurrealdean.
Materialea:
Altuera:
Pisua:
Deskribapena: Irudia Santa Maria elizako fatxada nagusiko horma-hobian dago, eliz-atariko bi arku zorrotzen artean.
Jose Manuel Ostolaza
Egilea:
Urtea:
Kokapena:
Materiala:
Altuera:
Pisua:
Deskribapena:
Korapilo
Egilea: Debako Arte Eskola
Urtea:
Kokapena:
Materiala:
Neurriak:
Deskribapena:
Mendieta
Egilea: Ramon Beitia (Deba)
Urtea:
Kokapena: Anes Arrinda pasealekua
Materiala: Markinako harri beltza.
Altuera:
Pisua:
Deskribapena: Itsasontzi bat eta itsas izar bat irudikatzen du.
Monolitoa, Debaren omenez
Egilea: Debako Arte Eskola
Urtea: 2002
Kokapena: Arakistain plaza
Materiala: Lasturko harria, corten altzairua eta brontzea.
Altuera: 7m
Pisua:
Deskribapena: Debaren omenez egina, piramide formako monolito bat da. Gainjarritako hiru harri blokez osatuta dago: lehenengoa, zabalena, zimurtsua da; bigarrenean, Debako harmarria dago zizelatuta eta hirugarrenak, amaitu gabeko sentsazioa ematen du, herriaren historiak jarraitu egiten duela erakusteko. Bigarren eta hirugarren harri blokeak lotuz, Marino Plazak modelatutako brontzezko lau plaka ditu. Bertan, Debako historia, ekonomia, gizarte eta kulturaren adierazgarri diren gertakari eta irudiak agertzen dira: Ekain haitzuloko zaldiak historiaurrea irudikatzen du; baleak "Labe atari" (Labatai) kokalekua aipatzen du, aitzinean bertan urtzen zuten lumera; Juan Venancio Arakistainen irudia, herriko kondairak jaso zituen idazlea; eta San Roke, herriko zaindariaren irudia. Gainera, obra osatuz, Euskal Herriko hainbat harrobitan bildutako 25 galtzadarri ezberdin jarri dira plazako harzoladura zaharrean.
Pablo Sorozabalen omenezko eskultura
Egilea: Koldobika Jauregi
Urtea: 1990
Kokapena: Sorozabal pasealekua
Materiala: brontzea eta hareharria
Altuera: 3,5 m x 2 m x 1 m
Pisua:
Deskribapena: Debako Udalak Pablo Sorozabal musikagilearen heriotzaren 2. urteurrenean antolatutako lehiaketako irabazlea izan zen. Irudia brontzez egina dago eta hareharrizko bloke handi baten gainean pausatzen da. "Mi vida y mi obra" musikariaren memorietan oinarrituta dago, hain zuzen ere bere jaiotzaren inguruko pasartean: ""Irailaren 18an, klarinek jotzen zuten orduan, sokamuturraren hasiera iragarriz, eta amak esandakoaren arabera, txirrista misteriotsu horretara igo eta ezerezetik bizitzara txirrist egin eta justiziarik gabeko bailara horretan agertu nintzen. Giza patuaren kontulariak besterik gabe esango luke: beste gizaki bat gehiago… eta zorigaiztoko liburuan sarrera eman ninduen ". Eskulturaren atzeko horman inaugurazio egunean jarri zen plakan ere jasota dago.
Pablo Sorozabalen partitura
Egilea: Debako Arte Eskola
Urtea: 1986
Kokapena: Pablo Sorozabal Pasealekua
Materiala: kareharria, Lasturko harria.
Altuera:
Pisua:
Deskribapena: musikari eta konpositore donostiarraren Hirugarren kalez kale edo Debako martxaren partitura irudikatzen du. Belarri itxura duen solen ikurraren bidez Pablo Solozabalen doinua entzuteko gonbitea luzatzen digu.
Pentsalaria
Egilea: Isaak Arrizabalaga
Urtea: 1989
Kokapena: Arrantzaleen pasealekua
Materiala: Kareharria
Altuera:
Pisua:
Deskribapena:
Probarria
Egilea:
Urtea:
Kokapena:
Materiala:
Altuera:
Pisua:
Deskribapena: Harria errektangularra da, zertxobait estuagoa aurreko aldean, non zulo bat landua duen katearentzako.
San Roke
Egilea:
Urtea:
Kokapena: Udaletxea
Materiala:
Altuera:
Pisua:
Deskribapena:
Santiago apostolua
Egilea: Mikel Campo Agote (Miranda de Ebro 1957).
Urtea: 2017ko uztailaren 24an jarri zen.
Kokapena: Santa Maria elizako aurrealdean, Plaza Zaharrean.
Materiala: kareharria. "Gris Deba" harria, Antzondoko harrobikoa.
Neurriak: 86 cm x 35 cm x 35 cm
Pisua: 230 kg
Deskribapena: estilo figuratibo eta itxura erromanikokoa, oso trinkoa eta inozoa da, zurruna, simetrikoa eta giza forman kanon eskultorikorik gabea. Aurpegiaren espresioa oso primitiboa da, begi handiak eta oso irekiak ditu, arte erromanikoaren estilora oso, Markoari egokitzeko legea betetzen du. Aurpegia, eskuak, kalabaza eta maskorra nabarmentzen dira, ilunagoak dira, ia beltzak, leunketaren ondorioz. Soinekoaren lanketak, apostoluaren jantziak, flyscha gogorarazi nahi du. Egilearen arabera, bidaiariaren metafora bat da: "Bizitzaren metafora bat, jatorrira, gure jatorrira poliki-poliki itzultzea bezala. Bizitzak dakarren bide luzearen metafora, ezagutzaz beteriko bidea, bidezidor faltsuak, alaitasunak, frustrazioak, bidaia-lagunak, tranpak, gozamenak eta pozak ".
Simon Berasaluzeren omenezko eskultura
Egilea: Debako Arte Eskola
Urtea: 2011
Kokapena: Simon Berasaluze plaza.
Materiala: Carrarako marmola
Neurriak:
Pisua:
Deskribapena: eskultura honekin Simon Berasaluce debarrari omenaldia egiten zaio, Debako elizako beirateak eta Estatu Batuetako eta Europako eta Hego Amerikako hainbat hiritako eliza eta eraikin zibil askotako beiragilea.
Carrarako marmolezko bloke bat da, beirateak bezala, kolore garbiko forma irregularrak ditu koloreztatuta, beirateen ikusgarritasuna eta artearen bizitasuna ematen diote.
Txistulari omenaldia
Egilea: Vicente Arnoriaga Nagore (Iruñea, 1931 - Palma de Mallorca, 2010)
Urtea: 1969
Kokapena: Itxaspeko kanpiñean
Materiala: burnia
Neurriak:
Pisua:
Deskribapena: Enkarguz egina
Venusa
Egilea: Kimubat taldea (Azpeitia).
Urtea: 2019
Kokapena: Artzabalgo errotondan
Materiala: corten altzairua
Altuera:
Pisua:
Deskribapena: Debako Udalaren enkarguz egina. Praileaitzeko venusaren erreplika erraldoia.