FestakAlaitasuna eta dibertsioa, debarron izaeraren ezaugarrihttps://www.deba.eus/api/eu/herria/jaien-antolaketahttps://www.deba.eus/api/logo.png
Festak
Alaitasuna eta dibertsioa, debarron izaeraren ezaugarri
Debako festa nagusiak SAN ROKE JAIAK dira eta abuztuaren 14tik 18ra ospatzen dira. Egun garrantzitsuena abuztuaren 16a dugu, San Roke eguna ospatzen baita. Festa hasiera, danborrada, entzierro eta zezenketak, San Roke eta Jorrai dantzak, berbenak eta jai giro zalapartatsua festa hauetan gozatzeko berme dira. Bisitariak ere, herrikoekin batera, osoki bizi ahal ditu, bertan murgiltzea festa ulertzeko erarik onena baita.