Jardunaldia goizeko 10:30etan hasiko da Aldats pilotalekuan eta aurtengo edizioa ere Maite Etxeberria debarraren oroimenez izango da.
Dema hilaren 16an izango da, larunbata, arratsaldeko 20:00etan hasita. Proba Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izango da, gizonezkoen mailan.
• Obraren helburua da aire zabaleko espazio bat sortzea, jolas librea, sormena eta ikasleen arteko interakzioa sustatuko dituena. • 49.500 euro inguruko aurrekontua izango du eta urte amaierarako amaitua izatea aurreikusten da.
Guztira 22 bikotek hartu dute parte txapelketan eta lehen mailan Iratxe eta Maite Barruetaeña izan ditu garaile; bigarren mailan, halaber, Edurne Osa eta Amaia Gonzalez.
Bi egunetan 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo da irekita
• 09:00etan hasita, goiz osoan zehar egongo da baserriko produktuak erosteko eta ganadua ikusteko aukera, eta musika eta dantza emanaldiak ere antolatu dira eguna girotzeko. • Fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketak egingo dira.
Turismo bulegoan eman behar da izena. Gaztetxoek doan parte hartu ahalko dute eta helduek zazpi euro ordaindu beharko dute. Egunean bertan ere eman ahalko da izena. Kasu horretan izen ematea bederatzi euro izango da.
Hori horrela, debarrek abenduaren 23ra arte izango dute zabalik izen-ematea. • Dekorazioek Gabonetako motiboekin lotura zuzena izan behar dute eta abenduaren 20tik 2024ko urtarrilaren 8ra arte egon behar dute ikusgai. • Lau sari emango dira: 200 euroko lehen sari bat, 150 euroko bigarren sari bat, 100 euroko hirugarren sari bat eta 50 euroko laugarren sari bat.
Erregen etorreraren harira, abenduaren 28tik urtarrilaren 4a bitartean, haurren eskutitzak jasotzeko hiru postontzi jarriko dira eliza atarian. Kabalgata, halaber, 18:30ean irtengo da, urtarrilaren 5ean, portutik.