Lan horiek unean-uneko trafiko mozketak eragingo dituzte eta horren harira, lanen eta trafikoaren inguruko informazio-kanala sortu da Telegram aplikazioan, errepidearen momentuko itxieren eta gorabeheren berri emateko.
● Aurreikusitako bederatzi bileretatik aurrenekoa egingo da bihar, Sentsibilizazio taldeari dagokiona. Guztira hiru bilera egingo dira talde bakoitzeko: Aisialdi taldea, Merkataritza taldea eta Sentsibilizazio taldea.
● Lehen fase honetan, prozesua lan saioetan oinarrituko da; lanketa talde eragile batek eta proiektuaren estrategia orokorraz arduratuko den koordinazio-talde batek egingo dute. ● Guztira 8 saio egingo dira, 10 bat hilabeteetan zehar, eta aurrenekoa atzo izan zen.
● Ekintza orokorrak eta gazteen adinaren arabera antolatutakoak jasotzen ditu udaberriko egitarauak: Donostiako lasertag-era irteera, oiz, arratsalde-iluntzeko ekintzak, Askizura egun edota gau pasa edota futbolin txapelketa zein gaztelekuko pareten margoketa dira, hain zuzen, Aste Santuko oporraldia modu dibertigarrian igarotzeko prestatutako ekintzak. ● Izena emateko azken eguna datorren igandea, martxoak 17 izango da. Baimen orria dagoeneko eskuragarri dago Gaztelekuan bertan.
● Martxoaren 25etik 27ra ohiko ordutegia mantenduko du Liburutegiak, eta apirilaren 2tik 5era goizez bakarrik izango da zabalik.
● Korrikaren 23. edizioa martxoren 20an iritsiko da Debara, 13:23an. ● Debako Korrika Batzordeak antolatu du ekitaldiz betetako biharko eguna.
● Bilera asteartean izango da, martxoak 19, 18:00etatik aurrera, Udaleko Osoko Bilkura aretoan.
● Lanpostuan izena emateko ezinbesteko baldintzen artean jasoak daude DBH edo eskola graduatua izatea eta hizkuntza maila altua edota aurreratua izatea, bai euskara aldetik baita ingeles zein frantsesean ere. ● Izen ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bitartez egin behar da eta epe-muga bihar, martxoak 20, izango da.
● Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak Deba zeharkatzen duen bitartean, hain zuzen 13:20-14:10 bitartean, N-634 errepidea itxita izango da ibilgailuentzat. Itxiera behar bezala seinaleztatuta egongo da.
● Debak gogotsu hartu du gaur Korrikaren 23. edizioa, euskararen aldeko babesa eta konpromisoa berretsiz
● Lehiaketa publikoaren bitartez ostatua kudeatuko duen pertsona edo enpresa berria bilatzea da helburua, orain arte eskaini den zerbitzuari jarraipena emateko. ● Une honetan ostatuak itxita jarraitzen du Itziarko Auzo Udala bertako irisgarritasuna bermatzeko egiten ari den berrikuntza lanak direla-eta.