Atzoko izandako Osoko Bilkuran, alderdi guztien aldeko botoarekin onartu zen mozioa.
● Martxoaren 25etik 31ra, astelehenetik larunbatera, goizez eta arratsaldez egongo da zabalik. Igande eta jaiegunetan berriz, goizez izango da zabalik, Ostegun eta Ostiral Santuetan izan ezik; bi egun horietan bulegoa goiz eta arratsalde egongo da irekita.
● Orain, fase berri honetan, familia interesatuek lekualdaketa nola egin erabaki beharko dute: banaka edo taldeka. ● Herritarrek etxean jasotako formularioa bete beharko dute eta Udaleko Arreta Zerbitzuan entregatu edo erregistro elektroniko bidez aurkeztu.
Pailazo hirukoteak ‘Ez gara jaitsiko’ deituriko emanaldia eskainiko dute eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 8€tan, Itziarko Harrera Bulegoan.
Pertsona edo enpresa interesdunek apirilaren 19ra arte izango dute zabalik proposamenak aurkezteko epea. Burugorri Ostatua Itziarko bizilagunen eta bisitarien topaguneetako bat da.
Praktikaldi baten ondoren, Debako Udalak jarraipena eman dio Elene Turrillasen parte hartzeari, Zerbitzu Okupazionalaren formularen bidez. Elene Turrillasek diploma bat eman dio gaur Alazne Txurruka alkateari, desgaitasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko eta lan munduan barneratzeko egindako ekarpenagatik.
Horrekin batera, hondartzako aldagela publikoetan sartzeko giltzen kudeaketa ere jasotzen du zerbitzuak. Pertsona edo enpresa interesdunek apirilaren 19ra arte izango dute proposamenak aurkezteko epea.
Gainera, DB03 linea (Lekeitio-Donostia) Hostal inguruan jarriko den geltokian geldituko da. Eremua markesina batekin txukunduko da, erabiltzaileek autobusaren zain egoteko leku segurua eta irisgarria izan dezaten. Alazne Txurruka: “Akordio honi eskar, bermatu egingo dugu garraio publikoaren erabiltzaileek autobus-zerbitzua gune seguru eta eroso batetik eskuratu ahal izatea Itziarren. Gainera, Eusko Trenarekiko konexioa erraztuko dute, transbordoetan trena galtzeko kezka ezabatuz”
Gaur bertan ekin diote foru ogasunek 2023ko errenta aitortzeko kanpainari eta datorren uztailaren 1a bitarte egongo da zabalik. Iaz Deban egin ziren errenta aitorpenen ia heren bat euskaraz egin ziren eta datozen urteei begira zifra hori handitzen jarraitzeko 2023ko errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin die Debako Udalak herritarrei.
● Nerea Mendizabalek haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako doako hitzaldia gidatuko du Kultur Elkartean arratsaldeko 18:15etan.
Ikastaroa apirilaren 15ean hasiko da eta ekainaren 2ra arte iraungo du; guztira 7 saio izango dira.
Izen ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bitartez egin behar da eta epe-muga apirilaren 19a izango da.
Interesdunek ekainaren 21a bitarte eman ahal izango dute izena, aurrez aurre, Debako Udal Musika eta Dantza Eskolan. Debako Udal Musika eta Dantza Eskolak aukera anitz bezain zabala eskaintzen die interesa duten haur, gazte zein helduei, musika eta dantza kulturarekiko interesa piztu eta zabaltzeko.
Tailerra maiatzaren 10etik ekainaren 19a bitarte eskainiko da, 4 saiotan banatuta. Izen ematea dagoeneko zabalik dago, 943 19 28 40 telefonora deituz edo berdintasuna@deba.eus helbidera idatziz. Helburua da parte-hartzaileei beren burua zaintzeko, autoestimua hobetzeko eta beren emozioez jabetu eta horiek partekatzeko espazio atsegin eta lagunkoia eskaintzea.
Horretarako, hainbat jarduera antolatu ditu Udalak herritar guztientzat: IV. Marrazketa eta Ilustrazio eta “Deba ehun hitzetan” lehiaketen sari banaketak, mikrofono irekiko saio bat, liburu azoka, “Mareak” ikuskizuna eta "Los reyes de la casa" lana ardatz duen Irakurketa Klubaren saio bat.
Araudiaren bitartez Eguneko Zentroaren zerbitzu integral eta indibidualizatuak erregulatu nahi ditu Debako Udalak, erabiltzaileen autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea hobetzeko. Dokumentua ikusgai dago jada udal webgunean.
Hitzarmenak Deban osasun kognitiboa sustatzea du helburu, ExerCita programaren bitartez. Programa hori estimulazio kognitiboan oinarritzen da, 60 urtetik gorako adinekoen eguneroko bizitzako funtsezko funtzio kognitiboak landu, indartu eta zaintzeko.
Tratamendu horren helburua da euriteen edota hezetasunaren eraginez labainkorrak diren espazioak seguruagoak egitea, irristadak edota erorketak saihesteko.
Laguntza horien bitartez, Deban kultur jarduerak sustatzen dituzten eta udalerria kulturalki aberasten laguntzen duten proiektu zein ekimenak babestuko dira. Dirulaguntzak eskatzeko epea maiatzaren 19ra bitarte egongo da zabalik eta interesa duten pertsona, erakunde eta elkarteek Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez edo Herritarren Arreta Zerbitzuan egin dezakete eskaera.