Maiatzaren 18an, Debarren Eguneko egitarauaren baitan, aurkeztuko dituzte erraldoi txikiak jendaurrean. Aurkezpenaren ostean, Debako gomazko bi erraldoiak salgai egongo dira udaletxe azpian eta astelehenetik aurrera Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira.
Aurkezpen saio irekia datorren astelehenean, maiatzak 20, egingo da, arratsaldeko 18:30ean, udaletxeko udalbatza aretoan. Interesa duen herritar oro dago gonbidatuta. Aurkezpenaren helburua da Deba hobetzen eta hazten jarraitzeko datozen urtetarako gobernu taldeak dituen asmo eta proiektuen berri ematea.
Maiatzaren 17an, ahotsa goratzen dugu LGTBI pertsonen aurkako erasoak eta jasaten duten diskriminazioa salatzeko. .
Lan horien helburua da instalazioen segurtasuna bermatzea eta erabiltzaileei kalitatezko zerbitzu eta azpiegiturak eskaintzea.
Interesa duten pertsonek edo enpresek maiatzaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak.
Debar orori egokitutako herria eraikitzea, tokiko ekonomia-ehuna indartzea eta kalitatezko enplegua sortzea, mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzea, ingurumen jasangarritasuna indartzea, auzoak babestu eta landa garapena bultzatzea, kultura eta euskararen erabilera sustatzea eta udal hurbil eta gertukoagoa eskaintzea dira, besteak beste, Gobernu Planak jasotzen dituen helburu estrategiko nagusiak. Datozen egunotan Debako etxe guztietan banatuko da Gobernu Plana; horren ondotik, eta gardentasun zein gertutasun printzipioei helduta, Gobernu Planaren inguruan argibideren bat gehiago jaso nahi duten herritarrek aurrez-aurreko hitzordua eskatu dezakete udal gobernuko kideekin.
Aurtengoa jaialdiaren XXXVII. edizioa izango da eta guztira 9 antzezlan jasotzen ditu egitarauak, herritar ororen gozamenerako. Antzezlanetarako sarrerak dagoeneko salgai daude esteka honetan.
Datorren ostiralean, 19:00etan, Zinegoak film laburren zikloa eskainiko da Deban, kultur programaren baitan.
Ekimena 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago (2008 eta 2018 artean jaiotakoak) eta ikastaro gisa, surf, bobyboard, SUP, kayak eta skate surf izango dituzte interesdunek aukeran. Izen-ematea datorren astelehenetik aurrera egin ahal izango da Turismo Bulegoan bertan edo turismoa@deba.eus helbidera idatziz.
Erreklamazioak egiteko azken eguna bihar izango da, ostirala, maiatzak 24.
Helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira automatikoki uztailaren 1ean, eta helbideratu gabekoen kasuan, erakunde laguntzaileen bitartez ordaindu beharko da, adierazitako eguna baino lehen.
‘Josefa, neskame’ lanaren bidez, Barakaldoko irakasleak bere amonaren bizitzan eta bizipenetan oinarritu du ikerketa, garai hartan isilaraziak izan ziren pertsonei ahotsa emateko ahaleginean. Liburua datorren ekainaren 13an aurkeztuko da Deban, osoko bilkuren aretoan, arratsaldeko 18:30ean.
• Debabarreneko Garapen Agentziak bi galdetegi mota eta neurketak egiteko gailuak dituen maleta bat jarri ditu herritarren eskura, autodiagnostiko energetikorako tresna gisa.
Erakusketa Udalaren GOZATUZ programaren baitan kokatzen da eta ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak jasotzen ditu.
Berrikuntzaren helburua da jasangarritasuna, efizientzia eta aurrezki energetikoa sustatzea herrian.
Zerbitzu desberdinen eskaintza eta hainbat kirol-instalazio kudeaketa jasotzen ditu deialdia. Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da.
Guztira 150 toldo zozketatuko ditu eta horretarako izen-emate epea zabalik dago gaurtik hasita ekainaren 10a bitarte.