Ekintza egitarau anitz bezain zabala antolatu da, adin guztiei zuzenduta, datorren ostiral zein larunbaterako, ekainak 7 eta 8.
Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 20ra arte egongo da zabalik, Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataformaren bitartez. Kontratuak jarduera psikosozialak eta jarraipen psikologikoa jasotzen ditu
Lehiaketan parte har dezake interesa duen pertsona orok eta proposamenak aurkezteko azken eguna ekainaren 27a izango da. Lanak aurrez aurre aurkeztu behar dira udaletxeko harrera bulegoan.
Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 17, DB03 linea (Lekeitio-Donostia) Hostalaren inguruan dagoen geralekura pasako da. Bertan markesina bat txukundu da, erabiltzaileek autobusaren zain egoteko toki seguru eta irisgarri bat izan dezaten. Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Zerbitzua herritarren benetako premietara etengabe egokituz soilik lortuko dugu garraio publikoaren erabiltzaileak fidelizatzea. Eta garraio publiko iraunkor, eroso, irisgarri eta kalitatezkoaren aldeko apustua eginez bakarrik egingo dugu aurrera Gipuzkoa kohesionatuago eta bidezkoago baterantz". Alazne Txurruka, Debako alkatea: Alazne Txurruka, Debako alkatea: “Geltoki aldaketa hau aurrerapauso handia da gure bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko eta erabiltzaileen erosotasuna eta segurtasuna bermatzeaz gain, garraio publikoaren erabilera sustatzen du, Deba hobeto konektatua egon dadin lagunduz”.
Izen ematea jada amaituta, guztira 150 toldo zozketatuko dira bihar, goizeko 09:00etan, Osoko Bilkuren aretoan.
Gaur goizean egindako zozketan toldoa egokitu zaien pertsonek 48 ordu dituzte horien ordainketa egiteko (ostirala bitarte) eta ordainketaren ziurtagiria Turismo Bulegoan aurkeztu edo ingurumena@deba.eus helbidera bidali behar dute, beranduenen, iganderako. Ekainaren 17an, behin-betiko zerrendak argitaratuko dira, baita libre gelditu diren toldoen zerrenda ere.
Debalai, Debako merkatari eta Osaltarien Elkartearekin lankitzan, “Zaindu zure burua, zaindu zure herria” kanpaina abiatu da eta poltsa berrerabilgarriak banatuko dira herriko saltokietan ekainaren 16ra bitartean
• Udari loturiko zerbitzuak baldintza onenetan eskaintze aldera, Debako Udalak astebete atzeratu du bainu denboraldiaren hasiera.
Haitz-haundi elkarte artistikoak proposatuta, Erdi Aroko sokak egiteko makina bat irudikatzen duen mural bat margotu dute Sokagin kalean. Udal ordezkariek, Haitz-haundi elkarte artistikoko kideek eta Albaola Itsas Faktoriako kideek parte hartuko dute horma-irudiaren inaugurazioan.
54 kilometroko ibilbide zirkular bat da, hiru etapatan banatua, eta Unescoren Munduko Geoparkea ezagutzeko aukera ematen du, itsaslabarrak, ibar-mendiak eta interes handiko herriak ezkutatzen dituzten bidezidorretan barrena. Etapa guztiak irisgarriak dira, garraio publikoarekin eta hedapen logistiko eta ostatu egokiekin.
Lehenbizi eraberritze lanak egingo dira eta ondoren tirolina, partxisa eta xake guneak asfaltuko dira eta futbol eremuan belar artifiziala jarriko da
Esleipendunek 48 orduko epea dute orain ordainketa egiteko, ekainaren 20a arte.
Besteak beste nerabeentzako arreta zuzen eta pertsonalizatua edota arrisku-egoeran edo babesgabetasun arinean dauden gazteei zuzendutako "Nerabide", gizarte eta hezkuntza-arloko esku-hartze programa jasotzen ditu Gaztelekuko zerbitzuaren esleipenak. Interesdunek uztailaren 3ra bitarte dute proposamenak Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataformaren bidez aurkezteko epea.
Pertsona iritsi berriek eskura dituzten zerbitzu eta laguntzei buruzko informazioa biltzen du gidak. Alazne Txurruka: "Deba harrera herria da eta gida honen bidez gure komunitatea osatzen duten pertsonen integrazioa erraztu eta hobetu nahi dugu".
Ostiralean, Uraren parkea Simon Berasaluze plazan, larunbatean Geurera ikuskizuna Aldats pilotalekuan eta ekainaren 23an, betiko legez, San Juan sua eta erremoria Foruan plazan.