Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko udalekin elkarlanean osatuta, ohiko eginkizunetan erabili ohi diren hitzak eta esamoldeak nola esan jasotzen du 40 orrialdeko hiztegitxoak.
Loreto Aramendi organistak azaroaren 23an, 20:00etan, kontzertua eskainiko du Debako Santa Maria Elizan. Programan, hainbat garai eta estilo entzuteko aukera izango da, besteak beste, Bruhns eta Buxtehude barrokoa, Satie-ren erromantizismoa eta Philip Glass-en minimalismo garaikidea.
Kokaleku berriari esker, Udaltzaingoak herritarrei zerbitzu eraginkorragoa eta hurbilagoa eskainiko die. Berregokitze proiektu hau, 2023-2027 Legealdi Planean jasota, tokiko gobernuak zerbitzu publikoak hobetzeko duen konpromisoa indartzen du.
Uda ostean Debako Udalak zabaldutako inkestan parte hartu duten gehienek instalazioen eta zerbitzuen kalitatea azpimarratu dute, eta hainbat hobekuntza proposatu dituzte, esaterako, kirol-ekipamendu gehiago ezartzea, Hondargain kafetegiaren ordutegia luzatzea, eta oinetarako dutxa eta garbiketa-puntu gehiago gehitzea. Udalak eskerrak eman dizkie galdetegia erantzun duten herritarrei, eta datorren urtean zerbitzua hobetzen jarraitzeko jasotako ekarpen guztiak kontuan hartuko dituela nabarmendu du.
Gaztelekuak jarduera anitz eskainiko ditu datorren hilabetean, besteak beste, sukaldaritza tailerrak, pelikula emanaldiak, marrazketa eta kirol txapelketak… Era beran, Gaztelekuak logotipo berria ere estreinatuko du, Lander Garcia debarrak egina.
Udal-tasa eta zerga gehienak %5 igoko dira, eta hondakinen zerbitzuari dagokiona, halaber, %8,5ean handituko da, Debabarrenako eskualdeko Mankomunitateak ezarritakoaren arabera. Alazne Txurruka, Debako alkatea: Berrikuspen fiskalak Udalaren kostu operatiboen igoerari eta azken urteotako politikei erantzuten die, eta hortik abiatuta, igoera ahalik eta neurrikoena izateko lan egin dugu, debar guztientzat kalitatezko zerbitzu publiko irisgarriak eskaintzen jarraitzeko.
Debako Udalak, herriko elkarte eta eragile desberdinekin elkarlanean, ekintza egitarau anitz bezian oparo antolatu du, adin guztietarako ekintza eta ekitaldiekin: zinema saioak, kontzertuak, irakurketa klubak, azoka bereziak, Gabonetarako eskaintza berezia…
Lehiaketa 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta helburu du gazteekin batera hausnarketak eta eztabaidak sustatzea eta gizarte berdinzaleagoa eraikitzeko bidean elkarlana indartzea. Izena emateko epea azaroaren 8ra bitarte dago zabalik eta aurkeztutako lanak Debako Tokiko Lehiaketan ere lehiatuko dira.
Euskadiko erakundeak, horien artean Debako Udala, modu koordinatuan ari dira lanean laguntza Valentziara modu antolatuan eta benetako beharrei erantzunez bidaltzeko. Debako Udalak bere elkartasuna eta babesa adierazi die DANAren eraginez kaltetuak izan diren valentziar guztiei.
Helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira automatikoki azaroaren 22an, eta helbideratu gabekoen kasuan, erakunde laguntzaileen bitartez ordaindu beharko da, abenduaren 10a baino lehen.
Azaroaren 16ko omenaldian, Arrietak ohorezko pasilloa, txapela eta lore sorta jasoko ditu udaletxeko plazan, bere esfortzu eta kirol ibilbide oparoa aitortuz.
Azaroaren 17an, arratsaldeko 17:30etan, Debako Aldats pilotalekuan aurrestreinatuko da Goazen! telesailaren 11. denboraldiko lehen atala, eta sarrera doakoa izango da.
Ekintza nagusien artean gazteentzako QR Gynkana, 'Brigada Callejera: La lucha de las trabajadoras sexuales en Chiapas' dokumentalaren emanaldia eta 'Sustraietatik Eraldatuz' haur literaturaren bidez berdintasuna sustatzeko dokumentalaren proiekzioa izango dira, guztiak herritarren inplikazioa eta kontzientziazioa bultzatzeko helburuarekin.
Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan eta Itsas Zaintza Sareak antolatuta, itsas hondakinak biltzeko 6 ekintza bateratu egingo dira igandean, azaroak 17, Gipuzkoako 6 herritan, horien artean Mutrikun eta Zumaian. Bilketa ekintza horietan parte hartu nahi duten debarrek aurrez izena eman beharko dute 619 814 225 telefonora deitu edo idatziz edo itsaszaintzasarea@mater.eus helbidera idatziz.
Guztira, 4.000 euroko aurrekontua bideratuko da Debako eta Debabarrenako gizarte zerbitzuen elkarteen jarduerak sustatzeko eta helburua izango da, bereziki, bazterketa-arriskuan edo menpekotasunean dauden pertsonen integrazioa bultzatu eta, herritarren partaidetza eta boluntariotza sustatzen dituzten proiektuak laguntzea. Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 11ra bitarte egongo da zabalik eta interesdunek Udaleko Erregistro Orokorrean edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkez ditzakete eskaerak.
● Ekitaldian, bertsolariek bertsoak abestu dizkiote, eta alkateak txapela jantzi eta lore sorta bat eman dio Arrietari, bere ibilbidea ospatuz.
Euskal Herriko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuek osatuta, horien artean Debako Udala, katalogoak 0-16 urte bitarteko haur zeinn gazteentzako produktuak jasotzen ditu: ipui zein liburuak, jokoak, musika… KATALOGOA.EUS web-orriak, aldiz, 7.700 produkturen erreferentziak jasotzen ditu dagoeneko
Egonaldi baterako kontratazioa izango da, 2025eko urtarriletik ekainera bitartekoa eta egunean 4 orduko lanaldiarekin. Eskabideak abenduaren 8ra bitarte aurkeztu ahal izango dira, Lansarearen webgunearen bidez edo posta elektronikoz, jon@topagunea.eus helbidera idatziz.