Etxola-15, Debako I. eskultura lehiaketako irabazlea

Bozkatzeko epea amaituta, Udalak antolatutako I. eskultura sariketak badu irabazlea. Willy Berasaluceren Etxola-15 lana izan da bozkatuena, eta honek hiru hilabeteko epea izango du, orain, artelana gauzatzeko.

Maiatzaren 25a aurretik, 15 proiektu aurkeztu ziren Debako Udalak antolatutako I. eskultura lehiaketara, eta horietatik 9 hautatu zituen epaimahaiak, sormen, originaltasun eta kalitate irizpideei jarraiki.

Azken erabakia, aldiz, herritarren esku geratu zen. Astebeteko epea izan zuten aurrez hautaturiko 9 proposamenen artean gustukoena aukeratzeko. Behin bozkatzeko epea amaituta, ekainaren 15ean, honako emaitzak lortu ziren:

IZENA

WEB

AURREZ AURRE

GUZTIRA

Haizebidea

96

4

100

Itsasoaren tenplua

32

3

35

Etxola 15

284

26

310

Goilaratxoa

24

9

33

Lehorreratutako ontzia

13

16

29

Mirando a la muxarraña

216

11

227

Xuxurlen kutxa

5

0

5

Olatuen ikuspegia

243

7

250

Cabeza saliendo del mar

7

5

12

Bat ere ez

62

2

64

Guztira

982

83

1065

Guztira 1065 boto erregistratu ziren; 83 presentzialak, eta 982 web orriaren bitartez emandakoak. Epaimahaikideek aukeratutako 9 proposamenetatik bozkatuena Willy Berasaluceren Etxola-15 izan zen, 310 botorekin.

Orain hiru hilabeteko epea izango du irabazleak artelana gauzatzeko, eta amaitutako lanak aurkeztutako bozetoarekin bat etorri beharko du.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
etxola-15-debako-i-eskultura-lehiaketako-irabazlea
Kategorizazioa