Aurtengo neguko oporraldian ere ez dute aspertzeko betarik izango Debako gaztetxoek, izan ere, askotariko ekimenak antolatu dituzte Gaztelekuan. Esaterako, hainbat irteera egingo dituzte. Irteeretan nora joan, belaunaldi bakoitzarekin egindako asanbladetan erabaki da.
Udazken garaian ohikoa den lanketa egin ondotik, 2023ko aurrekontuak datorren astearteko osoko bilkuran onartzea aurreikusten du Udal Gobernuak. Elkarlana oinarri, alderdietako nahiz Auzo Udaleko ordezkariekin eta herriko eragileekin landu dira datorren urterako aurrekontuak, 2019-2023ko Gobernu Plana bide-orri hartuta eta udalerriko beharrak aztertuta. Udalerako 7.600.000€ko aurrekontua aurkeztu da.
Ez da jarduerarik faltako Deban eta Itziarren datozen egun eta asteetan. Garai honetan ohikoak diren hainbat hitzordu izango ditugu udalerrian, Olentzero eta Mari Domingiren bisita, Erregeen Kabalgata, haur parkea, kontzertuak, San Silvestre lasterketa edo Urte Berriko azoka, esate baterako.
Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo departamentuko sailburuak ireki du ekitaldia eta bertan izan dira Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeko ordezkariak, tartean Gilen Garcia Debako alkatea eta Geoparkeko presidentea.
Osio kalearen 2. zenbakian dagoen eraikina abenduaren 20tik 24ra eraitsiko da. Horrek eragina izango du ibilgailuen zirkulazioan: N-634 errepideko erreietako bat bakarrik egongo da erabilgarri. Trafikoa semaforoekin antolatuko da eta oinezkoen pasabidea bermatuko da.
Ohiko osoko bilkura egin du abenduaren 20an Debako udalbatzak. Landutako gaien artean nagusia 2023. urterako aurrekontu proposamena izan da. Udal Gobernuak guztira 9.200.000€-ko aurrekontu bateratua proposatu zuen. Itziar Irizar Beristain Alkate orde eta Ogasun zinegotziak azaldu zuenez, aurkeztutako aurrekontu proposamenaren helburu nagusia udal zerbitzuak hobetzea izan da. Udalbatza osatzen duten alderdiekin landu ondoren aurkeztu zuen proposamena Udal Gobernuak udalbatzan.
Baranda berriak jartzeke, Artzabalgo espaloia amaituta eta herritarren erabilerarako zabalik dago. Oinezkoentzat erabilgarri egonda ere, obra oraindik ez dago guztiz amaitua. Izan ere, errepidean egin beharreko lanak egiteko (mikroaglomeratu kapa berri bat bota eta marrak margotzea), eguraldian hainbat baldintza bete behar dira, egunotan ematen ez direnak.
Nahi duten pertsonentzat erabilgarri dago bizikletak garbitzeko gunea, kiroldegi kanpoaldean. Guneak mahuka eta hainbat eskuila ditu, edozeinek erabiltzeko.
Sorbeltzak enara izenez ezagutzen diren hegazti horietako bat da; enara beltzaz, katakaz, errentxoriz eta beste hamaika izenez ere ezagututa. Hala ere, beste enarak ez bezala, sorbeltzak ez ditugu inoiz argindarren kableetan jarrita ikusiko, ezta lupetzetan lokatza biltzen mokoka ere; izan ere, hegazti hauek ia bere bizitza osoa -umatzeko ez bada- airean pasatzen baitute. Beste enarak baino askoz gorago egiten dute hegan, gainera.
Ohikoa denez, urtarrileko lehen larunbatean egingo da Debako Urte Berriko Azoka. Feriaren helburua baserriko produktuen erakusketa, lehiaketa eta salmenta dira. Fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketak antolatu dira. Ganadu erakusketa ere egongo da. Ohikora itzulita egingo da, hortaz, aurtengo azoka handia.
Neskame eta ama bakarra izandako bere amonaren bizitza ikertuko du.
Urte berriko azoka edo Soro feria ohiko egoeran egin da aurten, urtarrilaren 7an. Askotariko ekimenak egin dira egunean zehar, eta eguraldiak asko lagundu ez badu ere, jende asko ibili da herrian. Ohikoa denez, lehiaketak ere egin dira aurten. Hurrengoak izan dira saritutakoak:
“Neguko oporraldiari zukua atera eta bitamina pila bat hartuta, urte berria indartsu” hasiko dutela diote Gaztelekuko lan-taldeko kideek. Urte berrirako proposamen, ideia eta proiektu berriak dituztela ere esan dute, eta horiek ezagutzeko, bertara joateko gonbidapena luzatzen diete udalerriko gazteei.
Aurretik egin bezala, ABAOrekin elkarlanean, Udalak aukera emango die debarrei operaz gozatzeko. Oraingoan, urtarrilaren 30ean, 19:30ean, Bilboko Euskaldunan W.A. Mozarten 'COSI FAN TUTE' opera ikusteko da deialdia.
Urtarrilaren 25ean, asteazkena, martxan hasiko da 2023ko Irakurketa kluba. Lehenengo saioan Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria' liburua landuko da Asier Serranoren gidaritzapean.