Azoka bi tokitan egingo da: pasealeku estalian eta Gudarien plazan eta artisau-produktu ugari eskainiko dira, hala nola larrua, bitxiak, kosmetika naturala eta ehunak.
Alazne Txurruka alkateak eta Ainhoa Urbieta zinegotziak, Udalaren izenean, zoriondu eta lore sorta bat eman zioten Pepitari.
Zezen-plazako edukiera kontrolatzeari dagokionez, Udalak onartu du neurri horrek zenbait deserosotasun eragin dituela ikuskizun batzuetara sartzerik izan ez zutenen artean. Azpimarratu behar da erabaki hori ez zuela udal-administrazioak hartu, baizik eta indarrean dagoen araudia zorrotz betetzeari erantzuten diola.
Emanaldian, besteak beste, Purcell, Händel eta Mendelssohnen lanen aukeraketa zaindua interpretatuko da, eta Udako Kontzertuen 41. edizioaren amaiera markatuko du.
Jaialdiak 83 herrialdetako 1.200 film labur jaso ditu, eta horietatik 22 aukeratu dituzte lehiatzeko.
16 urtetik gorako artistek parte hartu ahal izango dute eta guztira, 8 sari banatuko dira
Ostiraletik igandera eta oporraldietan lan egiteko hezitzailea behar du Debako Gaztelekuak eta interesdunek curriculuma bidali behar dute, lehenbailehen, zeharheziketa@gmail.com helbidera.
Eduardo Alsasua gasteiztarra izan da aurtengo edizioaren irabazlea, eta horrekin batera, beste 7 sari gehiago ere banatu ziren igandean. Artelan guztiak ikusgai eta salgai daude igandea bitarte Debako udaletxeko osoko bilkura aretoan.
Txistulariak, joaldunak, buruhaundiak, dantzariak, trikitilariak… ekintza anitz antolatu du Debako Udalak beste urte batez euskal ohitura eta tradizioak ospatu eta horiez gozatzeko. Horrez gain, XII. Marmitako lehiaketa ere egingo da larunbatean, irailak 28, eta interesdunek Turismo Bulegoan eman beharko dute izena irailaren 26a bitarte.