Izena ematea abenduaren 2tik 23ra bitartean egin ahal izango da, online, Debako Udalaren webgunean edo Turismo Bulegoan bertan. Lehiaketaren helburua da Debako kaleak zein etxebizitzak Gabon giroan murgiltzea eta girotze lan horretan herritarrak inplikatzea.
Programak honako ekintzak hartzen ditu barne: sukaldaritza tailerrak, kirol ekintzak, hala nola ping-pong, kriketa edota dardoak, irteerak Txuri Urdin izotz-pistara eta Bilboko Gabon Parkera zein sorkuntza tailerrak eta sexu hezkuntzako saioak ere. Jaiegunetan, halaber, hau da, abenduaren 23tik urtarrilaren 5era, Gaztelekuaren ordutegia luzatu egingo da eta zabalik egongo da astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletik igandera 17:00etatik 20:30era.
Interesdunek erregekabalgatadeba@gmail.com helbidera idatzi dezakete
Ekimenak udalerriko ekonomia indartzea du helburu, eta merkataritza establezimendu bakoitzerako estrategia pertsonalizatuak sortzean oinarritzen da, estrategia horiek egungo beharretara eta etorkizuneko erronketara egokituz. Era berean, Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du Debalairekin, Debako merkatarien elkartearekin, tokiko merkataritza eta kontsumoa sustatzen duten proiektuak eta ekimenak elkarlanean garatzen jarraitzeko.
Debako Udalak Pasaian gertatutako erailketa matxista gogor salatzen du eta debatarrei euren gaitzespena agertzeko deia egiten die.
Antolatutako ekintzen artean ohiko Gabonetako Azoka, zinema proiekzioak, Musika Eskolako kontzertuak edota kirol probak egingo dira. Era berean, etxeko txikienenentzat ere antolatu dira ekintza mordoa, horien artean, Gabonetako Haur Parkea eta, nola ez, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eta Errege Magoen kabalgata.
Ekitaldia urtarrilaren 4an izango da, 09:00etatik 14:30era eta bertan, arlo desberdinetako ekoizle zein artisauek beren produktuak festa giroan partekatzeko eta saltzeko aukera izango dute.
2024ko Euskararen Nazioarteko Egunean, Debako Udalak bat egin du UEMAk argitaratutako adierazpenarekin, eta, horrenbestez, honakoa adierazten du:
Abenduaren 14an, arratsaldeko 20:00etan, taldeak "Let It Be" izeneko emanaldia aurkeztuko du Debako Santa Maria Elizan, bertako zein nazioarteko musika piezak uztartuz.
Interesdunek abenduaren 9a bitarte izango dute proposamenak aurkezteko epea, euskara@deba.eus helbidera bidaliz. Berrikuntza gisa, aurtengo edizioan, 6.000€tik 8.000€ra zabaldu da bekara bideratutako dirulaguntza.
Datozen egunotarako abisu hori eta laranjak ezarri dira, egun bereziki euritsu eta haizetsuak izango direlako eta horren harira, prebentzio gomendioak helarazi ditu Eusko Jaurlaritzak.
Aurkezpena Plaza Zaharrean egingo da, goizeko 12:00etatik aurrera, eguraldi txarra eginez gero, klaustroan. Plana partaidetza-prozesu bitartez egin da eta prozesu horretan parte hartu dute udalerriko gizarte, hezkuntza, kirol eta kultur talde zein eragileek, Debak 10 urte barru euskarari dagokionez non egon nahi duen eta horretarako zein ekintza behar diren zehazteko.
Euriteek eta haize-bolada gogorrek zuhaitz bat bota dute San Roke bidean eta elektrizitate-zutoin bat Zumardian. Era berean, Hondartza kaleko edukiontziek kalteak eragin dituzte inguruan, eta urak gainezka egin du Mogel kalean.
Jardunaldia 16 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, Turismo Bulegoan edo Udalaren webgunearen bitartez, abenduaren 19ra bitarte.
Lehen urrats gisa, parte hartu nahi duten herriko establezimenduentzako izen emate epea ireki du; hala, interesdunek beranduenez abenduaren 16rako atxiki beharko dute kanpainara, Turismo Bulegoan izena emanez. Kanpainak tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreak babestea eta tokiko kontsumoa sustatzea du helburu, horretarako erosketetan herritarrei deskontuak eskainiz.
Azoka Simon Berasaluze plazan egingo da goizeko 9:30etatik aurrera, Simon Berasaluze plazan eta ohiko moduan, barazki freskoak, sagardoa, gozogintza eta artisau produktuak eskuratzeko aukera egongo da.
Debako erraldoi txikiak, Jose Izaga eta Carlos Monte Debako pertsonaia ezagunak, alegia, salgai daude, 20 euroan bakoitza, Turismo bulegoan. Horrez gain 2025ean eskainiko diren ABAO Operako hiru ekitaldietarako sarrerak ere eskuragarri daude Turismo Bulegoan.
Simon Berasaluze plazako lokalaren berrikuntzari esker, Udaltzaingoak herritarrei zerbitzu eraginkorragoa eta hurbilagoa eskainiko die. Berregokitze proiektu honek, 2023-2027 Legealdi Planean jasota, tokiko gobernuak zerbitzu publikoak hobetzeko duen konpromisoa indartzen du.
Planaren helburua da euskarari dagokionez 10 urte barru Debak non egon nahi duen zehaztea; helburu eta ekintza zehatzak jasotzen ditu dokumentuak, atal desberdinetan banatuta, helburu nagusi bati lotuta: udalerrian euskaraz bizitzen jarrai dezagula.