Sariketa Euskal Jolas pilotalekuan izango da 20:00etatik aurrera; sarrera 20€koa izango da. Deban parte hartuko dute Arroako ‘Etxetxok’, Errezilgo ‘Bixkiak’, Oiartzungo ‘Artolak’, eta Maruri Jatabeko ‘Mendipe Elkarteak’.
Esku-hartzeak eraginkortasun energetikoa hobetuko du eta udalerriko argi-kutsadura murriztuko du. Europar Batasuneko Next Generation funtsek 100%ean finantzatutako proiektuak 130.000 eurotik gorako aurrekontua du, eta behin lizitatuta, 120 eguneko epean egingo da.
Bi gazte debarrek euskaldunek Israel-Palestina auziaren aurrean izandako bilakaera aztertuko dute proiektu honekin. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak sustatutako ekimen honek Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu eta aurten, berrikuntza gisa, 6.000€tik 8.000€ra zabaldu da bekara bideratutako dirulaguntza.
Lasterketa 11:30ean, Aldats Pilotalekutik abiatuko da eta interesdunek aldez aurretik eman behar dute izena, www.herrikrosa.eus webgunean edo lasterketa egunean bertan, pilotalekuan bertan.
Auzoak jaiak ospatuko ditu asteburuan, ekintza egitarau anitz bezani zabalarekin: mus txapelketa, erromeria, bertso bazkaria…
Edizio honetan La Favorite, Amartuvshin Enkhbat eta Otello lanekin gozatzeko aukera izango da, eta sarrerak Debako Turismo Bulegoan eskuragarri daude.
Lilatoia datorren otsailaren 23an izango da, Donostian, eta parte hartu nahi duten Debako emakumeek izena eman dezakete debakogaztelekua2@gmail.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz.
Espazioaren alokairu-kontratua berritu ondoren, debarrek zein bisitariek, herrigunetik gertu dagoen doako aparkalekuaz gozatzen jarraitu ahal izango dute. Kontratuaren berrikuntzak herritarren ongizatearekiko eta irisgarritasunarekiko udal gobernuak duen konpromisoa indartzen du.
Otsailaren 2an, Debako padurak ezagutzera eman, balioan jarri eta babesteko bi jarduera antolatu dira: ‘1m² hezeguneen alde’ hondakinen bilketa eta ‘Paduraz padura’ ginkana hezitzailea nabarmentzen dira. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, urtarrilaren 30a bitarte, debanatura@hotmail.com helbidera idatziz.
Eusko Jaurlaritzak dagokion protokoloa jarri du abian, besteak beste, kerosenoaren isurketa geldiarazteko dagozkion neurriak hartuz.
Udal gobernuarentzat estrategikoa den proiektu hau hilabeteko epean exekutatuko da eta urrats sendoa izango da pertsonengan oinarritutako zaintza eredu integral bat sortzeko bidean. Era berean, lizitaziora atera du Udalak Debako Zaintza Ekosistema sortzeko bigarren fasea, zaintza eredu berritzailea sendotzeko ekintzak definitzeko helburuz.
N-634 errepidean gertatutako lur-jausia dela eta, errepidea garbitu eta zabaldu bitartean Debatik Itziarrera San Roke bidetik igo behar da; Itziarretik Debara joetako, ordea, A8 autopista edo Lasturko bidea (Sasiolatik barrena) erabili beharko dira.
Horretarako, 2026-2027 urteetarako 200.000 euro jarri ditu Udalak herritarren eskura, debarrek diru horrekin egingo lituzketen proiektuak proposatu eta hautatu ahal izateko. Prozesua proposamen fasearekin abiatuko da bihar, urtarrilak 30, eta herritarrek otsailaren 17a bitarte izango dute beren ideiak aurkezteko epea.
Dokumentua 2018an eguneratu zen azken aldiz eta denbora horretan aldaketa esanguratsuak eman dira udal egituran. Berrikuspen horrekin, 13 lanpostu erregularizatu eta hiru amortizatu dira, egungo errealitatera hobeto egokitzen den udal antolaketa bermatuz.
Datorren astelehenean Debako Udalak bilera irekia egingo du arratsaldeko 19:00etan udaletxeko batzar aretoan, martxan jarri berri duen aurrekontu parte-hartzaileen xehetasunak azaltzeko. Saioa herritar orori irekia da eta nahi duenak bere proposamenak egin ahal izango ditu bertan, aurrez-aurre.