Martxoaren 3tik apirilaren 9ra, astelehen eta asteazkenetan, Ozio-bide elkartean egingo da tailerra, euskaraz eta doan. Izen-ematea otsailaren 3tik 14ra egongo da zabalik, Debako Turismo bulegoan edo 943 19 24 52 telefonora deituz.
Zerbitzu honen helburua da udako zerbitzu eskaintza hobetzea, kalitate, jasangarritasun eta ingurunera egokitzeko irizpideak bermatuz. Interesa duten pertsona zein enpresek otsailaren 12ra arte izango dute proposamenak aurkezteko epea, Udaleko harrera-bulegoan edo udalaren erregistro elektronikoaren bidez.
Programak askotariko proposamenak eskaintzen ditu, hala nola sukaldaritza-tailerrak,hiruko jaurtiketa txapelketa, tenis txapelketa, Gaztekirol saioak, baita karaokea, zinema, horma-irudi kolektibo baten sorrera eta Lilatoia ere. Gaztelekua bere ohiko ordutegian egongo da zabalik, astearteetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara, eta ostiraletik igandera, 17:00etatik 20:30era.
Pailazoen emanaldia hilaren 15ean izango da, arratsaldeko 17:00etan, Zabalsoro frontoian eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Itziarko harrera bulegoan. Bestalde, kosmetika naturalaren inguruko ikastaroa otsailaren 15etik ekainaren 14ra bitartean egingo da, hilean behin, larunbatetan eta izena emateko apuntatu@itziar.eus helbidera idatzi behar da.
Proposamen bilketa hori aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren baitan kokatzen da; prozesu honen bitartez, 200.000 euro jarri ditu Udalak herritarren eskura, debarrek diru horrekin zer egin proposatu eta bozkatu dezaten. Proposamenak aurkezteko fasea zabalik dago jada eta herritarrek otsailaren 17a bitarte aurkeztu ahal izango dituzte beren ideiak.
Debako Udalak Irunen gertatutako erailketa matxista gogor salatzen du eta debarrei euren gaitzespena agertzeko deia egiten die.
Debako Udalak eta Cardenas Fundazioak antolatuta, lehiaketak Debari buruzko euskarazko zein gaztelaniazko kontakizun labur onenak sarituko ditu beste behin. Lanak martxoaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira Turismo Bulegoan.
Udalak azpimarratu du egoera hau ez dela Udalaren edo udal gobernuaren kapritxo bat, ezta irmotasun edo borondate falta kontua ere; aitzitik, liburutegiaren 20 urte baino gehiagoko ibilbidean oinarritutako araudia da eta helburu bakarra du nagusi: espazioa modu errealistan eta erabiltzaile guztientzat ahalik eta modurik onenean kudeatzea.
Ikasleek proposatutako neurrien artean kontsumo baxuko argiak erabiltzea, etxeko aparatuak ECO moduan jartzea, dutxa laburren bidez argia eta energia aurreztea, argi naturala lehenestea edo garraio publikoa erabiltzea nabarmentzen dira, besteak beste.
Debako Udalak berriro heldu dio udal aldizkariari, irudi berri batekin eta eduki eguneratuekin. Aurrerantzean, argitalpena bi hilean behin egingo da, udal jarduna herritarrengana hurbiltzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanal honek, esaterako, Deban, N-634 errepidean egiten ari diren lanen inguruko informazioa zehaztuko du gaur egunean zehar.
Saioa Asier Serranok dinamizatuko du eta parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da liburutegian, 943 19 25 60 telefonora deituz edo ostolaza@deba.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.
Bilera 19:00etan izango da, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Bi kasuetan, helbideratutako ordainagiriak kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean martxoaren 3an.
4.000 eurotan balioztatutako sari honek helburu du euskal arte garaikidearen hedapena eta zabalkundea sustatzea modalitate desberdinetan, hala nola, pintura, eskultura, instalazio artistikoa edo formatu hibridoak. Deialdia Euskal Herriko 35 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago eta lanak kultura@deba.eus helbidean aurkeztu behar dira, beranduenen, maiatzaren 15erako.
Otsailaren 27an hasita martxoaren 4ra bitartean, jai koloretsuak ospatuko dira herrian, horretarako Udalak, adin guztietarako antolatutako ekintza egitarau anitz bezain zabalarekin; horien artean kalejirak, inauterietako desfilea, talent show-a edota jolasak izango dira herriko kaleak festa-giroz betetzeko. Era berean, martxoaren 1ean, larunbata, goizeko 12:30ean, mozorro-lehiaketa ospatuko da Foruen plazan, herritarren parte-hartzea eta jai-giroa sustatzeko.
Bilera arratsaldeko 17:00etan izango da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Ekitaldi nagusiak herriko plaza hartuko du martxoaren 2an
Debako Udalak, herriko talde eta elkarteekin elkarlanean, hainbat ekintza antolatu ditu, horien artean "Amatasunak Feminismotik. Zaintzen inpaktua emakumeen bizitzetan" hitzaldia, emakumezkoen pala txapelketa zein bazkaria eta Querer telesailaren proiekzioa.