Haurrak eta gazteak protagonista izango dira Aldats pilotalekuan ospatuko den ikuskizunean. Izena emateko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik eta inprimakia eskoletan entregatu beharko da
Proposamen gehiengoak online plataformaren bitartez jaso dira eta eskaeren artean, herriko azpiegituren hobekuntza da dabarrek gehien errepikatu dutena. Debako Udalak eskerrak ematen dizkie herritar guztiei haien inplikazioagatik eta, aldi berean, azpimarratu du jasotako partaidetza altuak herritarrek Debaren garapenarekin duten konpromisoa eta parte-hartze prozesu honen garrantzia bistaratzen dituela.
9:00-13:30 bitartean egingo da, estalitako pasealekuan eta bertako produktuak erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Oraingoan parte hartuko dute: Donienek (barazkiak), Kortaberrik (barazkiak), Zortzikok (eztia) eta Berbelarrek (gazta).
Debegesarekin sinatutako akordioari esker, Europako Next Generation EU funtsekin finantzatutako proiektu hau zuzenean kudeatu ahal izango du orain Debako Udalak. Pasealeku estaliaren proiektuarekin batera, Europako funts horien bidez, beste hainbat proiektu gauzatuko dira, hala nola Gudarien Plaza oinezkoentzat egitea, Kanalako bidea hobetzea, HABeko bigarren fasea eta argiteria koadro elektrikoak eguneratzea udalerriko hainbat gunetan; azken hauek guztiak, Debegesak kudeatuko ditu.
Jaialdiaren baitan itsas munduaren hainbat alderdi aztertuko dira film laburren eta dokumentalen bidez eta hiru saiotan banatuta: itsas biodibertsitatea eta espezieen eta ingurunearen arteko harremanak, kontserbazioa eta jasangarritasuna eta itsasoari lotutako giza eta kultur istorioak. Horrez gain, Debako LH 5 eta 6ko ikasleei zuzenduriko Itsaspeko Txikizikloa ere egingo da, martxoaren 17an, 10:00etan Kultur Elkartean, itsas biodibertsitatea ezagutzearen eta ozeanoak babestearen garrantzia ikasteko helburuz.
Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioak bere bulegoa udalerrira eramango du, bertan informazioa eta aholkularitza eskaintzeko eta familia ugarien eskubide, laguntza eta abantailei buruzko kontsultei erantzuteko. Bulego ibiltaria Debako Udaleko harrera-gunean egongo da, eta 09:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Berrikuntza nagusi gisa, aurten, talde operatibo desberdinak gehitzeko proposamena jarri da mahai gainean, zaintza ikuspegi deberdinetatik aztertzeko, orain arteko lana osatzeko eta prozesuaren ikuspegi integrala bermatzeko. Helburu nagusia da udalerrian zaintza eredu partekatua sustatu eta errotzea, etorkizunean, zaintza, erantzukizun kolektiboa izan dadin.
Euskadiko Kirol Portuak enpresak kudeatzen du, eta pantalanari lotutako 9 metro arteko 70 ontzirentzako lekua du.
Tailerrak, kirola, lehiaketak eta sormen-jarduerak Debako gazteek hilabete osoz gozatu dezaten, sukaldaritza, Gaztekirol, pala eta ping pong txapelketak eta askoz gehiago barne. Gaztelekuak bere ohiko ordutegia mantenduko du: asteartetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara eta ostiraletik igandera 17:00etatik 20:30era, baina martxoaren 10ean, 17an eta 24an itxita egongo da.
Debako Udalaren adierazpen instituzionala
Interesa duten pertsona zein enpresek Eusko Jaurlaritzaren kontratatzailearen profilean, Debako Udalaren erregistro elektronikoan edo aurrez aurre Debako udaletxean aurkeztu ditzakete beren proposamenak.
Oinarriek bizikidetza-unitatearen definizio zabala eta diru-sarrera haztatuen mugak mantentzen dituzte, pertsona gehiagok laguntzak eskuratu ahal izan ditzaten. Eskabideak apirilaren 10era bitarte aurkeztu ahal izango dira, Udalaren erregistroan edo haren egoitza elektronikoan.
Hainbat urtez programa hau online soilik eskaini ondoren, aurten, aurrez-aurreko saioak berreskuratuko dira, Debako Udalaren eta Cita Alzheimer Fundazioaren artean indarrean dagoen hitzarmenaren baitan. Programaren xehetasunak azaltzeko informazio bilera egingo da datorren martxoaren 19an, goizeko 11:00etan, Arbil Jubilatuen Elkartean.
Solasaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Ostolaza udal liburutegian eta Audre Lordek idatzitako El unicornio negro poesia liburua izango du ardatz.
Martxoaren 22an, larunbata, kadete mailako gazteei zuzenduriko XXXIII. Deba Saria txirrindularitza proba ospatuko da eta 200 txirrindulari inguruk hartuko dute parte. Egun berean, halaber, Beñat Garciak lideratutako Fibromialgia Abordatzen ekimena ere igaroko da herritik; proiektu honek helburu du fibromialgia gaixotasunari ikusgarritasuna ematea.
Planaren helburu nagusia da genero-ikuspegia udalaren funtzionamenduan txertatzea eta erakundearen barruan tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzea. Dokumentua udaleko langile tekniko eta politikoen parte-hartzearekin eta Kalaka Koop. Elk. Txikiaren aholkularitzarekin landuko da, eta kontziliazioa, karrera profesionalaren sustapena eta jazarpenaren prebentzioa bezalako arloak izango ditu kontuan.
Lurraldearen balio natural, geologiko eta kultural garrantzitsua ezagutzera emateko prestatu duen bisita gidatuen programa berria aurkeztu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Mutrikun. Honenbestez, urte osoan zehar Deban, Mutrikun eta Zumaian eskaintzen diren bisiten inguruko berritasunak plazaratuta, denboraldi berriari ekin dio Geoparkeak.
Bilketa martxoaren 24tik 28ra egingo da Eroskin, Lizason eta Luzaro HLHIn horretarako gaitutako puntuetan eta helburua da Greziako errefuxiatuentzako arroz luzea biltzea.
Ekintza horren bitartez, aurrerantzean, errepidearen eta espaloiaren arteko banaketa egokiagoa izango da eta, horrenbestez, nabarmen hobetuko da Hondartza zein Maxpe kaleetako segurtasuna, bereziki oinezkoentzat, baita espaloietako mugikortasuna ere. Guztira 111 baranda jarriko dira ibilbidean zehar eta Udalak 32.655 euro bideratu ditu lan horietara.