Programaren helburua da kualifikazio-maila ertain-altua izan arren lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten langabeen laneratzea lortzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko.
Ostegunetik aurrera, apirilak 17, Deba eta Itziar arteko joan etorriak egiteko bideak bereizkiko dira, baimendutako eta ez baimendutako ibilgailuentzat. Neurriaren helburua da herritarrei Itziar et Debaren arteko bidaiak arintzea eta erosoagoak eta irisgarriagoak egitea.
Zerbitzua ekainaren 13tik irailaren 14ra bitartean emango da Santiago hondartzan. Proposamenak maiatzaren 5a bitarte aurkeztu ahal izango dira, kontratatzailearen profilaren bidez.
Instalazio berriei esker, zerbitzu hurbilagoa, eraginkorragoa eta herritarren beharretara egokitua eskaintzea da helburua Espazioaren berregokitzea 2023-2027 Legegintzaldi Planaren baitan kokatzen da, eta Geoparkearen bulegoak ere hartzen ditu barne.
Zerbitzu desberdinen eskaintza eta udal kiroldegiko instalazioen kudeaketa jasotzen ditu deialdiak. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 12a bitarte egongo da zabalik Euskadiko Kontratazio Publikoko Plataformaren bitartez.
Lehenik eta behin, 11:30ean, herriko ikastetxeekin lankidetzan egiten den ipuin eta ilustrazio lehiaketaren sariak banatuko dira, eta arratsaldean, 19:00etan, "Deba 100 hitzetan" lehiaketaren ekitaldi ofiziala egingo da. 2024ko "Hitzen Bilduma" ere aurkeztuko da, iazko lehiaketan saritutako lanak jasotzen dituen liburuxka.
Eguzki-energiaz elikatutako bost argi-puntu berri horiek debarrek asko erabiltzen duten eremu honen argiztapena indartzen dute. Esku-hartzea iraunkortasunaren eta efizientzia energetikoaren aldeko udal-apustuaren baitan sartzen da.