Datorren asteartetik aurrera, udaltzaingoek bertan eskainiko diete herritarrei zerbitzua. Instalazio berriei esker, zerbitzu hurbilagoa, eraginkorragoa eta herritarren beharretara egokitua eskaintzea da helburua.
Aldaketa horien helburua da trafiko-baldintza berrietara egokitzea eta linea horren erabiltzaileen beharrei erantzutea. Autobus-ordutegietan aldaketak errepidea zabaldu bitartean mantenduko dira.
Atzo “Pleno Txikia” ospatu zen, eta Luzaro ikastetxeko ikasleek 2030eko Eskola Agenda ekimenaren baitan egindako lana aurkeztu zeieten udal ordezkariei. Halaber, gaur DBH 2 mailako Mendata Institutuko ikasleekin egin dute udal ordezkariek bilera, udal aurrekontuen funtzionamendua azaltzeko.
Ekitaldien artean kontzertuak, dantzak, erromeriak, lehiaketak, kalejirak, erraldoiak, sokatira, Ezpata-dantza edota entzierroak nabarmentzen dira, herritar ororen gozamenerako.
Tailerra 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta lan bokazio-orientazioa izango du ardatz. Jarduera Debako Gaztelekuan egingo da, 16:00etatik 18:00etara, eta parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da; ekintza doakoa izango da.
Laminak 09:30etik 12:30era jaso eta entregatuko dira udaletxeko arkupeetan, eta sari banaketa 17:00etan izango da Kultur Elkartean