Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den astean aurkeztu zuen aurtengo Nazioarteko Flysch organo jaialdia. Bigarren edizioa honetan bi emanaldi egingo dira Deban.
Bozkatzeko epea amaituta, Udalak lehendabizikoz antolatu duen lehiaketa honek baditu dagoeneko lau finalista. Hautatuek uztailaren 16an egingo den jendaurreko ekitaldian gauzatu beharko dituzte beren proposamenak.
Debako I. mural/grafiti lehiaketako lau finalistek herriko hainbat txokotan gauzatuko dituzte euren muralak igande honetan, uztailaren 16an. Maraca, Eneko, Willy eta Sortwo lanean ikusteko aukera izango dugu egun osoan zehar. Euren lanak Estalitako Pasealekuan egongo dira astelehenetik aurrera.
Parte hartu 2017ko BEGIRADAK ekitaldian.
Datorren asteazkenerako, uztailaren 19rako, erakusketa publikoa prestatu du Debako Udalak, Artzabalgo hilerri berriaren proiektua jendaurrean aurkezteko asmoz. Ekitaldia arratsaldeko 7etan izango da Udaletxeko Pleno Aretoan.
Zerynthia elkarteak eta Euskal Kostadeko Geoparkeak, Itziarko Auzo Udalarekin elkarlanean, “gentzianaren inurrijalea” ezagutzera emateko ekimena antolatu dute, tximeleta honen babesa sustatzeko asmoz. Trebakuntza-saio praktiko bat egingo da abuztuaren 8an Deba-Zumaia Biotopoan, parte hartu nahi duen herritar orori irekia.
Debako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatu ohi duen Udako Musikaldiak XXXIV. edizioa du aurtengoa. Abuztuaren 3tik aurrera, ostegunero, kontzertuak izango ditugu Santa Maria Elizan.
Gaur eguerdian aurkeztu da aurtengo San Roke jaietako egitaraua. Jai Batzordeak bost eguneko egitarau zabala antolatu du. Egitaraua turismo bulegoan izango dugu salgai, zezenketetarako sarrerekin batera.
Haitz-haundi elkarte artistikoaren eta Cardenas Fundazioaren laguntzarekin, XLVIII. kaleko margo sariketa antolatu du Udalak datorren irailaren 9an. Hitzordu honek Debako udalerriaren esentzia euren lanetan jasoko duten hainbat herritako artistak bilduko ditu.
Caritas elkarteak udako kanpaina arrakastatsua izan du aurten. Abuztuan zehar egindako tonbolan boleto guztiak saldu dira eta sari ugari banatu dira parte-hartzaileen artean. Irailaren 9rako Amancio Pradaren kontzertu solidarioa antolatu dute Santa Maria Elizan eta sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan.
Debako Udalak, Mogel eta Zubi guraso elkarteekin elkarlanean, datorren ikasturterako aisialdi eskaintza aurkeztu du. Euskara oinarri hartuta, hainbat kultur jarduera proposatzen dira; hala nola, antzerkia, argazkigintza, sukaldaritza, bertsolaritza eta idazketa sortzailea. Matrikula orriak ikastetxeko idazkaritzan, turismo bulegoan edota udal liburutegian entregatu beharko dira irailaren 15a baino lehen.
XLVIII. Kaleko margo sariketa ospatu du gaur Udalak, Haitz-haundi elkarte artistikoaren eta Cardenas fundazioaren laguntzarekin. Debako txoko ezberdinak islatzen dituzten 13 artelan aurkeztu dira lehiaketara eta 8 izan dira sarituak. Lanak ikusgai eta salgai egongo dira irailaren 10etik 17ra bitartean.
Debako Udalak IV. literatur lehiaketa antolatu du, Cardenas fundazioarekin elkarlanean. Aurten, parte hartzaileek Deba eta Mutriku arteko zubi zaharrarekin zerikusia duten lanak aurkeztu beharko dituzte. Idatziak turismo bulegoan entregatu beharko dira 2017ko urriaren 15a baino lehen.
Irailaren 23an Irri Banda ikuskizuna egingo da Deban. Gaur goizean 400 sarrera jarri dira salgai eta dagoeneko agortu dira. Eguraldiaren eta eszenatokiak hartuko duen lekuaren arabera, sarrera kopurua gehitzeko aukera egon daiteke; baina hilaren 22ra arte ez dugu horren berririk izango.
Pasa den ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarren artean dirulaguntzak banatuko ditu Udalak. Laguntza jasotzeko hainbat baldintza bete beharko ditu eskatzaileak eta beharrezkoak diren agiri guztiak 2017ko irailaren 18tik urriaren 6ra bitartean entregatu beharko ditu udaletxeko harrera bulegoan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-638 errepidea hobetzeko eta kostako bi herriok oinez ere komunikatuko dituen bidea egiteko proiektua aurkeztu du. Obrak 2018ko udazkenean hasiko dira, 14 hilabete iraungo dute eta 11 milioi euroko kostua izango dute.
Debako Kultur Elkartean proiektatuko da Rara filma datorren irailaren 24an, igandean. Emanaldiaren ondoren, Latinoamerikako LGTBI kolektiboaren errealitatearen inguruan hitz egiteko mahai ingurua antolatu da. Jarduera aurrera eramateko Mugen Gainetik elkartearen eta Gehituko Sebastiane Sariko batzordearen laguntza izan du Udalak.
Badator Euskal Jaia Debara! Beste urtebetez, Zuhatza Euskara Elkarteak eta Debako Udalak denon gustukoa izatea espero den egitarau zabala prestatu dute egun honetarako. Beraz, har ditzagun baserritar jantziak eta atera gaitezen kalera Debako jai giroaz gozatzera!
Gazteak euskal hiztun gisa sentsibilizatu, kontzientziatu, aktibatu eta ahalduntzeko Salto! Gazte Topaketak antolatu ditu UEMAk. Orion egingo dira jardunaldiak urriaren 20tik 22ra, eta bertan parte har dezakete udalerri euskaldunetako 15 eta 18 urte arteko gazteek.
Bisita gidatuen egutegi osoa datozen hiru hilabeteetarako geoparkea.com webgunean kontsulta daiteke eta bertan egin daitezke erreserbak online. Proposamenen artean, nabarmentzekoa da urriko igande guztietan, goizeko 11:30ean, eskainiko den “Flyscha, begirada batean” irteera gidatua, euskaraz.