Euskararen erabilera bultzatzeko sortu da ekimena, eta Ahobizi eta Belarriprest figurak izango dira protagonista Euskal Herri osoan 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean.
8 eta 15 urte bitarteko gaztetxoek euren bideojokoak garatzeko aukera izango dute; ezagutza matematiko, espazial eta logikoa sakontzearekin batera.
“Enigma bizia” bisita gidatua gehitu zaio eskaintzari, Geoparkera datozen bisitariei euskara eta euskal kulturaren berri emateko xedez. Urteko egutegia Aste Santuan hasi eta urte amaiera arte luzatuko da; hamasei bisita gidatu desberdin daude aukeran Geoparkea ezagutzeko (Deba-Mutriku-Zumaia), oinez edota itsasontziz.
Antolatzaileek herritarrei dei egin diete egitasmoan parte hartzeko. Hitzordua goizeko 09:30ean jarri da, Elorriaga auzoko Galarreta inguruan. Lanak bukatutakoan mokadua egiteko aukera egongo da.
Udalak argitaratu berri duen foiletuak udalerriko hamar ibilbide jasotzen ditu.
Bisita gidatuak zozkatuko ditu egunero bere standera hurbiltzen diren bisitarien artean.
Abian da Debako I. eskultura sariketa. Debako Udalak antolatu du ekimena, modalitate honetako sortzaileei eskoilera bukaeran ezarri nahi den eskultura sortzeko aukera luzatzeko helburuarekin. Interesatuek izen-emate orria bete, eta udaletxera bidali beharko dute eskatzen den dokumentazioarekin batera, maiatzaren 25a baino lehen.
Debak hartuko du aurtengo Euskal Surf Zirkuituko lehen proba aprilaren 21-22ko asteburuan. Txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago apirilaren 18 arte.
Maiatzaren 12an, larunbata, egingo da Geolodia ekimena Geoparkean. “Karst. Koralezko mendiak eta bailara ezkutuak” izenburupean, Geoparkeko barnealdea ezagutzeko proposamena da.
Datorren ikasturterako matrikulazio epea zabaldu aurretik, ordea, musika eskolako irakasgairen batekin jarraitu nahi ez dutenak zenbat izango diren jakin nahiko luke zuzendaritza taldeak. Horrexegatik, baja eman nahi duen orok baja-orria bete beharko du maiatzaren 4a baino lehen.
Debak bat egin du Euskaraldiarekin, eta egitasmoaren inguruko informazio guztia Debako Euskaraldia izeneko Facebook orrialdean argitaratuko da hemendik aurrera.
Debako eta Itziarko ingurumen-kalitatea eta itxura hobetzeko asmoz eta herrigune ederragoak lortzeko helburuarekin, balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Udalak. Parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du aurrez.
Zabalik da 2018-2019 ikasturterako udal musika eta dantza eskolan matrikulak egiteko epea. Interesatuek ekainaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute matrikula orria Deba Musikaleko idazkaritzan.
Dena prest dugu herrian igande honetarako! Maiatzaren 20an Debarren Eguna ospatuko dugu, baina asteburu osoan zehar nabarituko da jai giroa Debako kaleetan zehar; ostiraletik igandera bitarte, hiru eguneko egitarau zabala antolatu baitu Udalak.
Debako Kolorez Blai udaleku irekietarako izen-ematea atzo hasi zen, eta maiatzaren 30era bitarte egongo da zabalik. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 191 383 / 632 043 322 telefonoetara edo idatzi koloreanitz@gmail.com helbidera.
Kolore Anitz aisialdi taldeak begiraleak behar ditu autengo uztailean egingo dituzten Kolorez Blai udalekuetarako. Begirale titulua izanez gero, edo berau lortzeko praktika bila bazabiltz, bidali zure eskaera koloreanitz@gmail.com helbidera.
Maiatzaren 23tik ekainaren 10era, geoturismo, hezkuntza eta zientziaren dibulgazio-ekimenak egingo dira Deban, Mutrikun eta Zumaian, Euskal Kostaldeko Geoparkearen balioak ezagutzera emateko.
Zortzi tailer eskainiko dira Debabarreneko herri ezberdinetan; egitasmoaren helburua da haur eta gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko interesa piztea. Aurretiko izen-ematea zabalik da www.gazterobotika.eus webgunean.
Maiatzaren 25etik ekainaren 3ra mota eta adin guztietarako antzezlanak izango ditugu Deban, Antzerki Astearen baitan. XXXII. edizioa da aurtengoa, eta euskarazko bederatzi ikuskizun aurkeztuko dizkigute guztira.
Topagune ireki eta parte-hartzailea izatea du helburu, Euskal Kostaldeko Geoparkearen bueltan.