Pasa den irailean abiatu zuen Udalak adinekoen etxebizitzetarako suteen prebentzio kanpaina. Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako adinekoen etxebizitzetan segurtasun baldintzak aztertu dituzte, hauen zein gertuko bizilagunen babesa bermatu asmoz.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko bi adituren eskutik, balio natural handiko bi hezegune ezagutzeko aukera izango da: Artutzan eta Urritzuko putzuak.
Euskara Planaren helburu nagusia da Udalean euskararen erabilera indartzea eta areagotzea, bai zerbitzu hizkuntza bai lan hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideei erantzun ahal izateko.
Bigarren “Txartel Berdea” eskuratu du eta beste lau urtez eutsiko dio, 2022ra arte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari.
Berdintasun Sailak egitarau zabala antolatu du martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan. Emakumeon eskubideak aldarrikatu eta berdintasunaren alde borrokatzeko helburuarekin, herritarrak ekimen horietan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak.
Aurrekontu bateratua 8.219.018€-koa da, 2018an baino %5,48 gehiago.
Eibarko Armeria Eskolako patioan egingo da, Debabarreneko udalek, Debegesa Garapen Agentziaren bitartez, eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxe guztiek antolatuta.
Informazio-saio bat egingo du martxoaren 28an, 11:00etan, ABIAN Lanbide Heziketa Azokaren baitan.
Datorren martxoaren 31n Zinegoak jaialdiak Debako Kultur Elkartean du hitzordua. Zinemaldi honen baitan, hainbat laburmetraia proiektatuko dira.
Bisita gidatuen denboraldiari hasiera emateko, doako ibilaldia eta itsas irteera egingo dira Euskal Kostaldeko Geoparkean.
Debako Kolorez Blai udaleku irekietarako izen-ematea gaurtik apirilaren 12ra bitarte egongo da zabalik. Informazio gehiagorako, deitu 943 191 383 / 688 623 996 telefonoetara edo idatzi koloreanitz@gmail.com helbidera.
Geoparkea ezagutzeko 17 bisita gidatu desberdin daude aukeran, oinez edota itsasontziz. Nabarmentzekoa da Deba eta Zumaia arteko itsas irteeren maiztasuna handitu egin dela, GR-121 ibilbidea oinez egin nahi dutenentzat abiapuntura itzultzeko aukera bikaina.
Cristina García Banegas organista uruguaiarra izango da protagonista gurean. Bihar, apirilak 3, "En la Zyudad de los Reyes" hitzaldiaren ondoren, organo kontzertua eskainiko digu, Santa Maria elizan.
Luzaro ikastetxeko 4.mailako ikasleek zuhaitz eguna ospatu zuten pasa den astean. Udal brigadako langileekin eta Debanaturako kideekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako 150 zuhaitz landatu zituzten Casacampo inguruan.
Aurten ere, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Bilboko Basque Fest jaialdian parte hartuko du, apirilaren 18tik 20ra.
Gizarte Zerbitzuetako lan-esparrua optimizatu eta erabiltzaileen arreta hobetzeko asmoz, lehen solairuan birgaikuntza lanak egin dituzte. Proiektuaren kostua 35.956€-koa izan da, eta Promociones Gaintzipitza S.L. eta Miabsa enpresak izan dira obraren arduradunak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak anezka zerbitzua jarriko du DB03, DB04, DB05, DB06, DB44G autobus lineetan. GI-638 errepidea maiatzaren 2an itxiko dute, lau bat hilabetez. Aldi horretan, GI-3230 errepidea erabili beharko da ordezko ibilbide gisa (Kalbario gainetik).
Datorren asteazkenean, maiatzak 1, jarriko dira martxan uda denboraldiko TAO makinak hondartza inguruko aparkalekuetan.
Atzo, apirilak 28, Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak ospatu ziren. Deban erroldatutako 4272 hautesleetatik 3257k eman zuten euren botua, %76,24ak alegia. 2016ko hauteskundeekin alderatuta partaidetza 10,53 puntu igo da.
Maiatzaren 17tik 25era, Geoparkeak ekimen ugari antolatuko ditu Deban, Mutrikun eta Zumaian: espeleologia irteera, hitzaldiak eta tailerrak, dokumental emanaldia eta zientzialarien arteko solasaldia, mendi ibilaldiak…