Euskal artista garaikide berrien sustapena eta zabalkundea erraztea oinarri hartuta, deialdi honen bitartez, 4.000 euroko saria eskainiko du Debako Udalak. Deialdian parte hartzeko epea maiatzaren 15a bitarte egongo da zabalik eta interesa duten pertsonek kultura@deba.eus helbidera idatziz eman dezakete izena.
• Ohiko moduan, udalekuak bi txandatan banatuta egingo dira: uztailaren 1etik 12ra lehena, HH5 eta LH1-2ko haurrei zuzenduta eta uztailaren 15etik 26ra bigarrena, LH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat. • Interesdunek maiatzaren 10a bitarte eman ahal izango dute izena aurrez-aurre Zuhatza Euskara Elkartean edota online, Berriketanen webgunearen bitartez.
Egindako inbertsioen artean, tenis-pista berritu, spinning-aretoa hobetu eta kardio-aretoa handitu ditu, kirol-jardueren segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko. Horrekin batera, jasangarritasun eta efizientzia energetikoaren aldeko hainbat esku-hartze ere egin ditu Udalak, hala nola LED argiak jartzea, koadro elektrikoa aldatzea edota suteen aurkako instalazioa berritzea.
Zerbitzu hori Santiago eta Lapari hondartzetan emango da, bertako erabiltzaileen segurtasuna hobetu eta kalitatezko arreta-zerbitzua eskaintzeko. Kontratuak 3 hilabeteko iraupena izango du eta interesa duten pertsona edota enpresek maiatzaren 13a bitarte izango dute beren proposamenak telematikoki aurkezteko, kontratatzailearen plataformaren bitartez.
Zerbitzuak joan den urteko baldintza berdinak mantenduko ditu eta txartelek ere prezio bera izango dute. TAO sistema martxan egongo da irailaren 30a bitarte.
Laguntzen oinarrietan ezarritako hainbat irizpide eguneratu ditu, hala nola, bizikidetza-unitatearen definizioa edo laguntza jaso ahal izateko diru-sarrera guztien eta haztatuen zenbatekoa, besteak beste. Oinarriak egokituz, herritarren egungo errealitateari erantzungo dion laguntza-lerroa eskaini eta dirulaguntzaren irismena zabaldu nahi du Udalak, debar gehiago izan daitezen horien onuradun.
Zinema, capoeira topaketa, Debarren eguna, antzerki astea, haur margo lehiaketa, Debadaba jaialdia, haurrentzako uraren parkea, Geurera ikuskizuna eta beste hainbat ekintzek osatzen dute maiatza eta ekaina bitarteko kultur programa.
Bekaren bidez, Lasturko kanalari buruzko azterlan bat osatu nahi da, hainbat ikuspegitatik: historikoa, energetikoa, naturala, kulturala, etnografikoa, geologikoa eta hidrologikoa, besteak beste. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik, eta interesdunek Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute beren proposamena.
9:00-13:30 bitartean egingo da, estalitako pasealekuan eta bertako produktuak erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Oraingoan parte hartuko dute: Donienek (barazkiak), Kortaberrik (barazkiak), Zortzikok (eztia) eta Berbelarrek (gazta). Bertako produktuei lotuta eta Merkataritza Indartzeko Plan Bereziaren baitan jasota, datozen hilabeteotan Debako babarrunak salgai egongo dira Turismo Bulegoan, bisitarien artean tokiko merkataritza eta KM0 produktuak sustatzeko.
Hitzarmen honek ikastetxeetako eta gaztelekuko eraikin publikoen energia kontsumoa murriztea du helburu. Ekimen horren bueltan aurten egindako lanketaren berri emango diote ikasleek Udalari datorren maiatzaren 8an egingo den Pleno Txikian.
Familiei zuzendutako ekimena izango da eta datorren maiatzaren 10ean eta 11n gauzatuko da. Interesdunek maiatzaren 9a baino lehen eman behar dute izena, voluntariado@surfrider.eu helbide elektronikora idatziz.
Prozesuaren baitan informazio-gutun bat bidali zaie eragindako familiei, lekualdaketarako prozeduraren xehetasun eta aukeren inguruko azalpenekin. Udalak dei egiten die lekualdatzeak eragiten dien pertsona eta familiei, gutuna jaso ez badute udalarekin harremanetan jar daitezen gai hori aztertzeko.
Urtero legez, adinkako ekintzak eta plan orokorrak antolatu ditu, hala nola kayak eta padel surf ikastaroa, futbol zein bolei txapelketak, ur parkeetara irteerak… Izen ematea dagoeneko zabalik dago, ekainaren 7ra bitarte, gaztelekuan bertan.
Urtebetetik 16 urte bitarteko haur zein gazteek parte hartu ahal izango dute eta interesdunek egunean bertan eman beharko dute izena, 09:30etatik aurrera, udaletxe azpian. Lehiaketan aire zabalean egindako lanak soilik onartuko dira eta lau sari egongo dira jokoan, arratsaldeko 17:00etan banatuko direnak.
Datozen hamar urteetarako diseinatutako Plan honek udalerrian eta debarren artean euskararen erabilera indartzea du helburu.
Maiatzaren 19an ospatuko da, hain zuzen, Debarren Eguna eta ekintza egitarau anitz bezain zabala antolatu da, horren harira, asteburu osorako. Antolatutako ekintzen artean herriko gomazko erraldoien aurkezpena, ezpata dantza, erraldoien konpartsen desfilea eta alardea edo hainbat erromeria, kalejira eta kontzertu nabarmentzen dira.
Alazne Txurruka Debako alkatea eta Jon Riaño, alkateordea, bere etxean izan ziren atzo eta debar guztien izenean zoriondu zuten.