Antzerkiak: "Romeo=Julieta" eta "Herria lo", Debako GOZATUZ ikastaroko umeak
Agirre jauregiko ispiluen gela
Goaz Antzerki Taldea
Debako XXXIX. Antzerki Astea

- Romeo = Julieta
Itxarongela batean elkartu dira Romeo eta Julieta antzezlana egiteko castingera aurkeztu direnak. Denbora pasa ahala, urduritasuna, asperdura eta desberdinen arteko talkak agertuko dira, eta hasierako irudipenak, agian, ez dira diruditenak. Umorearen eta egoera xelebreen bidez, klasiko baten inguruko galderak sortuko dira: zer kontatzen dugu? Nola kontatu nahi dugu?
- Herria lo
Herri honetan gaitz handi bat dago. Isila, ikusezina… baina denoi eragiten diguna. Gaua iritsi da eta, iluntasunarekin batera, hilketa bat egon da. Bitartean, herria lo dago eta ez da ezertxotaz konturatzen. Herria, esnatzeko ordua da. Umore absurdo eta surrealista erabiliz, ikerketa xelebre batean murgilduko gaituzte. Esnatu nahi al du inork egia ikusteko?