Debadaba Festa

    Ekainak 16, ostirala

  • 14:00-16:00. Jolasak hondartzan, Luzaro eta Gaztelekuaren eskutik.
  • 16:30. 17:30. Capoeira hondartzan, HH5 eta LH3 adin tarteko haurrentzat.
  • 16:30-17:30. Arbaso training hondartzan, LH4 eta DBH4 adin tarteko gaztetxoentzat.
  • 18:00. Skate, Miramar Hotela zegoen eremuan.
  • 18:30-19:30. 50 urtetik gorakoentzat, ariketen bidez gorpuz osoaren mugikortasuna lantzeko Exeri saioa, Kalbeton zumardian.
  • 22:00. Filipe Court-en kontzertu akustikoa, Kultur Elkartean.
  • Ekainak 17, larunbata

  • 09:00-13:00. Surf txapelketa, 10-16 urte bitarteko gaztetxoentzat.
  • 10:00-15:00. Artisauen merkatua, hondartzako pasealekuan. (Eguraldi txarra eginez gero, estalitako pasealekuan egingo da ekintza).
  • 11:00-13:00. Emakumeentzako* surf hastapena ikastaroa. Ondoren. Txapelketan zein surf ikastaroan parte hartu dutenentzat hamaiketakoa, Itxas Gain tabernan.
  • 17:30. Padel lasterketa herrikoia. SUPak bertan egongo dira eskuragarri, eta antolatzaileek mozorrotuta etortzea eskatu dute.
  • 20:00. Karropoteoa, Itxas Gain tabernatik hasita.
  • 23:30. Txato eta Flakorekin DJ festa, Ondargain tabernan.