2016 BIDEA DEBAN IZANGO DA IGANDEAN, EGITASMOAREN BIGARREN ETAPAREN AMAIERAN

2016ko martxoaren 29a2016 BIDEA DEBAN IZANGO DA IGANDEAN, EGITASMOAREN BIGARREN ETAPAREN AMAIERAN

2016 Bidea egitasmoa martxan da jada eta bigarren etapari ekingo dio igande honetan, apirilaren 3an. Zarauztik Debarako etapan ere hainbat ekintza kulturaletan parte hartzeko aukera izango dugu; txakolinari eta Flyschari buruzko hitzaldi interesgarrietan eta Debako Andra Mari Elizako klaustroan ospatuko den Arte Azokan, hain zuzen ere. Ibilbidean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea 2016bidea.dss2016.eu webgunean edo Debako Turismo Bulegoan.

2016 bidea proiektua martxan da. Igandero, martxoaren 27tik urriaren 30era, 2016 bidea proiektuak Euskal Herri guztia zeharkatuko du, gidatutako 32 mendi-etapa eta 100 ekintza kultural baino gehiago dituen ibilbide batekin. Hori da 2016 bidearen apustua, mendizaletasuna eta kultura bezalako bi diziplina uztartzea, alegia.

«Ibilian egiten da kultura» lelopean, igandero lehendik izena eman duten 150 mendizalek gidatutako mendi-etapez eta horien osagarri izango diren kultura-jarduerez gozatu ahal izango dute. Ekintza kulturalak ibilbidearen hasieran, erdibidean eta amaieran egingo dira eta herritar guztiek parte har dezakete haietan, hau da, ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. Gainera, etapak toki bakoitzaren historia, geografia edo tradizioekin lotutako kontzeptu baten inguruan antolatu dira; hori izango da etaparen ardatz nagusia.

Zarautzetik Debara, 2.etapa: Ahal denaren inguruan

Igande honetan, apirilaren 3an, bigarren etapari ekingo diote. Zarauztik hasi eta Debara bitartean, Getaria eta Zumaia tartean izanik, zailtasun ertaineko 24,7 km-ko ibilbidea egingo dute. Irteera Zarauzko Nafarroa kaletik (22.zenbakitik) egingo da goizeko 8:30ean.

Bigarren etapa honetako kultur jarduerei dagokienez, Getariako Txakolina J.D., Euskal kostaldeko Geoparkea eta Debako Udaleko Kultura saila izan dira proiektuaren laguntzaile nagusiak, honako ekitaldi hauek antolatuz:

 

Elizako Klaustroan izango den Arte Garaikidearen Feria Bizia orain arte ikusitakoetatik guztiz ezberdina izango da, bisitariek zuzenean ikusi ahal izango dute artistek beren lanari nola ekiten dioten. Horri esker, haiekin solastu eta kasu batzuetan lanaren sormen prozesuan parte hartzeko aukera izango dute gainera; horrela, sorkuntza plastikoaren giltzak hobeki ulertuz. Ikuste soilatik haratago doa, beraz, ekitaldi kultural hori. Horretaz gain, arte-elkarteek beraien bazkide eta jardueraren informazioa bertan eskainiko dute. Azkenik, feria guztietan bezala artelanak hantxe erosi ahal izango dira.

Nola parte hartu

Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, eta gehienez ere 150 parte-hartzaile egongo dira etapa bakoitzean. Izena ematearen kostua 7 eurokoa da pertsonako. Ikasleek, jubilatuek eta DSSinnovako parte-hartzaileek % 20ko deskontua izango dute; langabetuek, aldiz, % 50ekoa. Joan-etorriko autobus-zerbitzua eta istripu-asegurua barne hartzen ditu kuota horrek. Izen-ematea 2016bidea.dss2016.eu webgunean edo Debako Turismo Bulegoan egin ahal izango da apirilaren 1aren aurretik (20:00ak aurretik).

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu 2016 Bidearen webgunea.