‘Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat’ manifestaziora joan-etorria egiteko autobusa, Debatik eta Itziartik
2023ko urriaren 25aAzaroaren 4an izango da manifestazioa Bilbon eta autobuserako izen-ematea aldez aurretik egin behar da.
Euskararen eta herritar guztien hizkuntza-eskubideen alde manifestazioa izango da Bilbon, datorren azaroaren 4an. ‘Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat’ manifestazioa Euskaldunatik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan, eta joan-etorria autobusez egin nahi duten Debarrek aukera izango dute. Izan ere, autobusa aterako da Deba zein Itziartik. Autobusa Itziarren hartu nahi duten herritarrek 15:15etan dute hitzordua Kanala pareko autobus geltokian; aldiz, Deban hartu nahi dutenek 15:30etan egon beharko dute estalitako pasealekuko autobus geltokian.
Izen-ematea, aldez aurretik
Autobusean 55 pertsonentzat izango da tokia, eta hau bate arte izango da izena emateko aukera. Hala, herritarrek aukera ezberdinak dituzte: Debako udaletxeko harreran, turismo bulegoan, Itziarko harreran edo online www.labur.eus/debaitziareuskararekinbat estekan. Joan-etorriaren prezioa 5 eurokoa da eta ordainketa autobusean bertan egingo da.