2022. urteko 'Hitzen bilduma' online ere irakurgai dago webgunean
2023ko urtarrilaren 20aIaz egin bezala, aurten ere, haurrei zuzendutako Debako Euskarazko Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako eta Deba 100 hitzetan lehiaketako lan sarituekin liburukia argitaratu du Debako Udalak. Webgunean irakur daiteke formatu digitalean.
Apirilaren 23ko Liburuaren Egunaren testuinguruan antolatzen diren ekimenak dira biak. Apirilaren 26an egin zen Luzaro eskolak eta Debako Udalak elkarlanean antolatzen duten Debako Euskarazko Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren bigarren edizioaren sari banaketa. Eta hil horren 29an egin zen Deba 100 hitzetan lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Kultur Elkartean.
Gilen Garcia Alkateak liburukiaren sarrera dionez, “liburuki honetan jasotzen diren lanekin ezin garbiago erakusten da Deban arte sorkuntzarako dagoen grina eta gaitasuna. Oraingoan, pentsamenduak, bizipenak, konpartitu nahi diren horiek hitz edo irudi bihurtuta eskaintzen ditugu”.
Liburukia irakurtzeko gonbidapena ere egiten du Alkateak, parte-hartzaileak zoriontzearekin batera. Gozatu, hortaz, hainbat herrikidek egindako idatzi zein irudiekin.