30. Haurrentzako arrantza lehiaketa martxan dago

2014ko irailaren 9a30. Haurrentzako arrantza lehiaketa martxan dago

La Lubina elkarteak antolaturik, urriaren 4an haurrentzako arrantza lehiaketa izango dugu Deban. 7tik 15 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte. Izenemateko epea irailaren 13an bukatuko da.

Urriaren 4an La Lubina elkarteak antolatzen duen haurrentzako arrantza lehiaketan parte hartzeko beste aukera berri bat izango da. Ekitaldi hau garrantzi handia hartuz doa; izan ere, gero eta  gazte gehiagok hartzen dute parte Deba ibaitik arrainak hartu eta trofeoa irabazteko asmoz.

Elkarteak irekia du jada izena emateko epea eta irailaren 13ra arte mantenduko da zabalik. Bertan 7-15 urte bitarteko interesatu guztiak apuntatu ahal izango dira (2014an betetzen dituztenak).

Lehiaketan bi maila daude: txikienek  (7-11 urte bitartekoek) A taldea osatuko dute eta gainontzekoak B taldearen barruan egongo dira.

Interesatuek datu pertsonalak (izena, abizena, helbidea, herria, posta kodea eta jaioteguna) elkarteak duen arrantzarako postontzian entregatu beharko dituzte.

Lehiaketan parte hartu nahi duten gazteek, federazioko lizentzia izan behar dute derrigorrez.  Aipatu lizentzia ateratzeak 10 euro balio du.