51. Kaleko Margo Sariketa egingo da larunbatean

2020ko irailaren 8a51. Kaleko Margo Sariketa egingo da larunbatean

Hilaren 12an egingo da aurten Kaleko Margo Sariketa. Bertan parte hartzeko oinarriak argitaratu ditu Debako udalak. Aurtengoa 51. edizioa izango da. Debako udalak antolatu du, Cardenas fundazioak eta Haitz Haundi elkarteak lagunduta. 16 urtetik gorako margolariei zuzenduta dago. Goizeko 8:00etan hasita, bi orduz Agirre Jauregiko erakusketa gelan jarriko zaie zigilua margo oihalei. Lanak 13:30 baino lehen entregatu beharko dira udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Sari banaketa 14:30ean egingo da udaletxeko osoko bilkuren aretoan, epaimahaiak bere erabakia ezagutzera eman ondoren. Zortzi sari emango dira, horietatik lau Debako udalak emango ditu eta beste lauak Cardenas fundazioak.

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira hurrengo astean zehar Agirre Jauregiko erakusketa aretoan.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak.