Abenduaren 1ean irekiko da Gabonetako III. Balkoi, Leiho eta Fatxada Lehiaketan eta I. Erakusleiho Lehiaketan izena emateko epea Deban
2025ko azaroaren 28aBi lehiaketetan izena emateko epea abenduaren 1etik 23ra egongo da zabalik. Izena eman daiteke Debako Turismo Bulegoan (10:00etatik 14:00etara), telefonoz 943 19 24 52 zenbakira deituta, posta elektronikoz turismoa@deba.eus helbidera idatzita edo horretarako prestatutako online formularioaren bidez. Parte-hartzaileek apaindutako balkoiaren edo erakusleihoaren argazkia helbide elektroniko horretara bidali beharko dute, ezarritako epean. Aurten, nobedade gisa, Balkoien Lehiaketak tokiko establezimenduetan gozatzeko esperientziekin sarituko ditu irabazleak: gau bat gosariarekin eta spa zerbitzuarekin Hiru Uhinak hotelean, bazkari bat Calbeton jatetxean eta brunch bat spa zerbitzuarekin hotel berean. Bestalde, Erakusleiho Lehiaketak BARE bonu bat emango du Hiru Uhinak hotelean gozatzeko eta bazkari bat Urgain jatetxean. Bi lehiaketetako sariak urtarrilaren 3an banatuko dira, Urte Berriko Azokako sariekin batera egingo den ekitaldi batean.
Gabonak iristear daude, eta Debako Udalak herria apaintzeko bi lehiaketa jarriko ditu martxan, herritarrak eta tokiko merkataritza parte hartzera animatzeko. Aurten, Hirugarren Gabonetako Balkoi, Leiho eta Fatxaden Lehiaketa ospatuko da, eta lehen aldiz Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatuko da, merkatariei eta establezimenduei zuzendua.
III. Balkoi, Leiho eta Fatxaden Lehiaketa
Lehiaketa honen helburua da herritarren parte-hartzea sustatzea eta kaleetan giro berezi bat sortzea Gabonetan. Parte hartzea doakoa da eta izena emateko epea abenduaren 1etik 23ra egongo da zabalik. Interesdunek izena eman ahal izango dute Turismo Bulegoan (10:00etatik 14:00etara), 943 19 24 52 telefonora deituz edo online formularioaren bidez. Halaber, apaindutako balkoiaren argazkia turismoa@deba.eus helbidera bidali beharko da. Apaindutako elementuek ikusgai egon beharko dute urtarrilaren 6ra arte eta ez dute oinezkoen pasabidea oztopatu behar.
Epaimahaiak diseinua, originaltasuna, material birziklatuen erabilera eta ohiko elementu tradizionalen presentzia baloratuko ditu. Gutxienez bost etxebizitza parte-hartzaile behar dira lehiaketa aurrera eramateko. Aurten, nobedade gisa, sariak tokiko establezimenduetan gozatzeko esperientzietan oinarrituko dira, 2026an zehar erabili ahal izateko.
Lehen saria: bi pertsonentzako gau bat Hiru Uhinak hotelean, gosari buffet-a eta spa sarbidea barne.
Bigarren saria: bi pertsonentzako bazkaria Calbeton jatetxean, 150 euroko balioarekin.
Hirugarren saria: bi pertsonentzako brunch-a eta spa sarbidea Hiru Uhinak hotelean.
I. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa
Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa berria Debako saltoki eta ostalaritza establezimendu guztiei zuzenduta dago. Helburua da tokiko sektorea babestea, kontsumoa sustatzea eta herriaren irudia hobetzea Gabonetan.
Izena emateko epea abenduaren 1etik 23ra izango da. Parte-hartzea online egin daiteke (https://labur.eus/erakusleiholehiaketa), Turismo Bulegoan, telefonoz edo turismoa@deba.eus helbidera idatziz. Gainera, apaindutako erakusleihoaren argazkia epearen barruan bidali beharko da helbide elektroniko horretara.
Epaimahaiak honako irizpideak baloratuko ditu: diseinua, originaltasuna, material birziklatuen erabilera, gaiaren lotura gabonekin eta tokiko kontsumoaren sustapena. Erakusleihoetan erabilitako testuak gutxienez euskaraz egon beharko dira; beste hizkuntza batzuk ere erabil daitezke, baina euskarari lehentasuna emanez.
Erakusleiho lehiaketan honako sariak emango dira:
Lehen saria: BARE bonua Hiru Uhinak hotelean gozatzeko.
Bigarren saria: bi pertsonentzako bazkaria Urgain jatetxean, 200 euroko balioarekin.
Bi sariak 2026. urtean zehar gozatu ahal izango dira.
Bi lehiaketetako sariak urtarrilaren 3ean banatuko dira, Urte Berriko Azokako sariekin batera egingo den ekitaldi berezian.
Udalak herritarrak eta establezimenduak parte hartzera gonbidatzen ditu, eta Gabonetako giro berezi hau sortzen laguntzera animatzen ditu.