Debako Udalerako Administrari laguntzaileen lan poltsa eratzea

2015ko irailaren 1aDebako Udalerako Administrari laguntzaileen lan poltsa eratzea

Tokiko Gobernu Batzordeak, 2015eko abuztuaren 13an egindako batzordean, administrari laguntzaileen lan-poltsa egiteko oinarriak onartu zituen, udaleko lan-poltsak osatzeko eta kudeatzeko irizpideetan oinarrituta. Lan-poltsa hurrengo bi urteetan sortu daitezkeen lanpostu hutsuneak betetzeko erabiliko da. Izenematea udaletxeko erregistroan egin behar da hilabeteko epean, hau da abuztuaren 14an hasi eta irailaren 14an 15:00etan bukatuko da.

Izangaiek baldintza orokorrak ez ezik honakoak bete behar dituzte:

  •  18 urte beteta izatea.
  •  Eskola graduatu titulua, Lanbide Heziketako lehen maila edo titulu baliokide bat izatea.
  •  Euskarazko 2. Hizkuntz Eskakizuna egiaztatzea.
  •  Honako IT txartelak izatea:Word 2000, XP, 2003 edo 2007 maila aurreratua, Excel 2000, XP, 2003 edo 2007 maila aurreratua eta Acces 2000, XP, 2003 edo 2007 maila aurreratua.

Probak gainditzen dituzten izangaiek lehiaketa fasean hartuko dute parte

Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu lanpoltsa