Agirretxeko aparkaleku eta berdeguneetako proiektuaren aurkezpena
2015ko urtarrilaren 15aDebako udalak, 2013. urtean, aparkalekuetarako proiektu berri bat lantzeari ekin zion, herrian dagoen behar bati erantzuteko helburuarekin. 2014. urtean proiektua garatu, eta ostiralean, urtarrilak 16, herritarrei aurkeztuko zaie, Udaletxeko pleno aretoan arratsaldeko 19.00etan.