Agroekologiaren aldeko hirien sarean sartzea eta Milango Itunari atxikitzea onartu du osoko bilkurak aho batez

2020ko irailaren 25aAgroekologiaren aldeko hirien sarean sartzea eta Milango Itunari atxikitzea onartu du osoko bilkurak aho batez

Atzo, irailak 24, ohiko osoko bilkura egin zuen Debako udalak. Hiriko elikadura politikari buruzko Milango ituna onartu eta Agroekologiaren aldeko hirien sarean sartzea erabaki zuen udalbatzak aho batez. Nerea Arrizabalaga Badiola Ekonomiaren Sustapena eta Landa Eremuaren Garapenerako zinegotziak egin zuen gaiaren inguruko azalpena: “Debak eta Itziarrek landa eremu handia dute baina gero eta utziagoak daude, itun honekin eta sarearen babesarekin baserri munduari bultzada bat emateko bidea hasi nahiko genuke”.

Azken urteotan gero eta jende gehiago bizi da hirietan eta honek aldaketa nabarmenak ekarri ditu hainbat arloetan; batetik, eremu mugatu batean jende askori elikagaiak eta ura eskuragarri jartzeak ekoizpen eredu intentsiboetara, hondakin gehiago sortzera eta azpiegitura eta garraio gehiago behar izatera eraman du. Bestetik, desoreka sozialak handiagoak dira hirigune handietan eta natura eta ingurugiroarekiko deskonexioa areagotzen du, besteak beste. 

Elikadura politikek zeresan handia dute guzti honetan, hiri inguruetako lurren erabilera elikagaiak ekoiztu eta biodibertsitatea mantentzeko leku izan daitezke, garraioa eta negutegi efektua gutxituz, familia-enpresa txikiei indarra emanez, hiritarrei beren elikagaien jatorriaz eta honek planetari suposatzen dionaz eredu garbiago bat izatea ahalbidetzen die”.

Eguneko gai-ordenaren gainontzeko gaiak ere onartu zituen udalbatzak. Tartean, hainbat adierazpen, mozio eta itun: