Aldaketa puntualak Debako autobus-geralekuetan, Iberdrolaren transformadorearen lekualdaketa dela eta

2025ko urriaren 17aAldaketa puntualak Debako autobus-geralekuetan, Iberdrolaren transformadorearen lekualdaketa dela eta

Astelehenetik aurrera, urriak 20, geltoki zaharreko autobus-geltokia aldi baterako kenduko da (lanak irauten duten bitartean) eta aldaketak egongo dira DB03, DB04, DB05 eta DB06 lineen geltokietan; horien geldiuneak Hondartza kalera eta geltoki zaharraren parera lekualdatuko dira. Era berean Amillaga kaleko aparkalekuak ere kendu egin beharko dira autobusak bertan biratu ahal izateko.

Gudarien plazan dagoen Iberdrolako transformadorea lurpetik atera eta geltoki zaharrera lekualdatzeko lanak direla eta, datorren urriaren 20tik aurrera aldaketa puntuala egingo da gaur egun geltoki zaharrean dagoen autobus-geralekuan. Aldaketa horrek Debatik igarotzen diren autobus-linea desberdinei eragingo die.

Esate baterako, datorren astelehenetik aurrera DB03 (Lekeitio-Donostia) eta DB05 (Mutriku-Zumaia) autobus-lineek geldialdi alternatibo bat egingo dute Hondartza kaleko 11. zenbakian, baina aipatutako ibilbideetan bakarrik, hau da, Lekeitiotik Donostiarako noranzkoan (DB03) eta Mutrikutik Zumaiarako noranzkoan (DB05). Alderantzizko ibilbidean, hau da, Donostiatik Lekeitiora (DB03) edo Zumaiatik Mutrikura (DB05), geltoki zaharraren parean egingo dira geldialdiak.

Bestalde, DB04 eta DB06 lineek geltoki zaharraren parean egingo dute geldiunea. 

Aldaketak Amillaga kalean ere

Horrez gain, autobusen zirkulaziorako beharrezkoak diren maniobrak direla eta, Amillaga kalean, hilerri zaharraren ondoan dauden aparkalekuak eta bertako plaza txikian daudenak ere aldi baterako kenduko dira. Espazio hori autobusek biratu eta buelta eman ahal izateko erabiliko da, inguruko trafikoaren arintasuna eta segurtasuna bermatuz.

Aldaketa puntual horien helburua da segurtasuna bermatzea eta obrak erraztea. Garraio publikoa erabiltzen duten pertsonei jarraibide berriei kasu egitea gomendatzen zaie.

Debako Udalak herritarren laguntza eskertu du, eta obrekin lotutako edozein aldaketa berriren berri emateko konpromisoa berretsi du.