Aparkalekuen berrantolaketaren inguruan galdetuko die Udalak herritarrei

2020ko abenduaren 22aAparkalekuen berrantolaketaren inguruan galdetuko die Udalak herritarrei

Abenduaren 22tik urtarrilaren 15era bitartean herritarrek aukera izango dute Debako aparkalekuen inguruan egin den berrantolaketa proposamenaren inguruan iritzia emateko. Debako eta Itziarko harrera bulegoetan jarri dira ekarpenak jasotzeko kutxak. Proposamena jasotzen duen azalpen bideoa ekoitzi du udalak. Bestetik, harrera bulegoetan daude planoak ikusgai eta etxez etxe ere banatu da proposamena jasotzen duen esku-orria.

Bi helbururekin osatu du Debako udal gobernuak aparkalekuen berrantolaketarako proposamena: bertakoei lehentasuna ematea; ibilgailuen errotazioa bermatzea eta zerbitzuari beste bizitasun edo mugikortasun bat ematea, aparkatzeko aukera gehiago egon dadin. 

2021eko maiatzean TAO zerbitzuaren denboraldi berria hasiko da. Maiatzaren 1etik 31ra bitartean asteburu eta jai egunetan soilik, eta ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean egunero. 

Horretarako, aparkalekuen antolaketa berria lantzen ari da Debako udala. Lehen proposamena landuta, herritarrekin partekatu da, ekarpenak jasotzeko asmoz. 

Deban eta Itziarren harrera bulegoetan jarri dira aparkalekuen antolaketa berria azaltzen duen planoa eta baita ekarpenak jasotzeko kutxak ere, abenduaren 22tik urtarrilaren 15era bitartean. Ekarpenak helbide elektroniko bidez (aparkalekuak@deba.eus) jasotzeko aukera ere izango da. 

Zazpi sektoretan banatuko litzateke aparkatzeko eremua, bakoitza ezaugarri propioekin. Ikus dokumentua 

Planoa

Azalpen bideoa: