Apirilaren 30erako aurkeztu behar dira euskal artista bisual berrien lehiaketan parte hartzeko lanak
Lehiaketaren helburua artista bisual berriak sustatzea izango da, eta erakusketa bat antolatzea Santa Maria elizako kalostran, ohikoa den moduan, uztailean.
Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Euskal Herrian jaiotako sortzaileek edo urtebetetik gorako erroldatzea egiaztatzen duten egoiliarrek; beti ere aurtengo abenduaren 31n 35 urte beteta ez badituzte.
Lehiaketan izena emateko epea apirilaren 30ean amaituko da. Parte hartzeko oinarrietan ezarritako baldintzak bete behar dira. Inskripzioak posta elektronikoz egin behar dira, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa dosier batean entregatu behar da, erakusketa-proiektua proiektua, berriz, pdf formatuan. Saria 4.000 euro izango da, erakusketa egin ahal izateko.
Deialdiaren xehetasunak eta oinarriak webgune honetan ikus daitezke.