Argitaratu dira ordezkoen zerrendakoei esleitutako toldoak

2025ko ekainaren 10aArgitaratu dira ordezkoen zerrendakoei esleitutako toldoak

Iazko zozketatik toldo baten esleipen zuzena jaso dutenen ordainketa epea amaituta, ordezkoen zerrenda eguneratu da eta libre gelditu diren toldoak esleitu dira, zerrendaren ordena errespetatuz. Pertsona hauek ekainaren 15era bitarte dute orain dagokion ordainketa egiteko.

Iazko zozketatik toldo baten esleipen zuzena jaso zutenen ordainketa epea amaituta, Debako Udalak ordezkoen zerrendakoei esleitutako toldoen zerrenda argitaratu du.

Zerrenda horietan agertzen diren pertsonek ekainaren 15a bitarte dute ordainketa egiteko eta esleitutako toldoa erabili ahal izateko.

Hala, ordainketa banku-transferentzia bidez egin beharko da kontu korronte honetara: IBAN: ES44 2095 0043 1091 2555 3561


Ezinbestekoa da transferentziaren kontzeptuan eskatzailearen izen osoa eta esleitutako toldo zenbakia adieraztea. Gainera, ordainagiria posta elektronikoz bidali behar da helbide honetara: debahondartzazerbitzua@gmail.com.

Zerbitzuarekin zerikusia duen edozein kontsulta edo argibidetarako, interesdunek 688 625 008 telefonora deitu dezakete.

Bigarren fasea, ekainaren 16tik aurrera

Bigarren fasean, ekainaren 16tik aurrera, Udalak hainbat toldo gehiago jarriko ditu herritarren eskura denboraldi osoko, hileko, asteko edo eguneko alokairuetarako. Erreserba horiek hondartzako kabinetan kudeatuko dira zuzenean. Modalitate honetarako prezioak honako hauek izango dira:

  • Hilabeteko: 130 €
  • Asteko: 70 €
  • Eguneko: 20 €

Debako Udalak gogorarazi du ez dagoela baimenduta toldoak trukatzea, eta zerbitzua onartzeak arauak betetzea dakarrela. Arauak aldageletan aulkiak jasotzean jakinaraziko dira.

B zerrendakoei esleitutako toldoak

Itxaron zerrenda eguneratuta