Artzabalgo oinezkoen pasabidea eraldatuko da eremuaren bide-segurtasuna hobetzeko
2025ko ekainaren 13aProiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du eta Debako Udalak eremu horretako egungo arriskuari konponbidea emateko Aldundiari zuzenean egindako eskaerari erantzuten dio. Proiektuak Artzabalgo biribilgunearen berrantolaketa, oinezkoen pasabidea aldatu eta birkokatzea, eta inguruko seinaleztapena eta argiztapena hobetzea izango du helburu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri du N-634 errepideko oinezkoen pasabidean, Artzabalen (Deba), bide-segurtasuna hobetuko duten obrak egiteko lizitazio prozesua. Proiektu honek, baina, Debako Udalak egindako eskaera zuzenari erantzuten dio, Udalak bideratu baitu zuzenean Aldundira oinezkoentzat arriskutsutzat jotzen den tarte hori konpontzeko eskaera.
Debar guztien segurtasunerako beharrezko proiektua
Obra honen helburu nagusia da N-634 errepidean, Artzabaleko tartean, dagoen oinezkoentzako pasabidean bide-segurtasuna hobetzea, ikusgarritasun eta egungo baldintzak oinezkoentzat arriskutsuak baitira. Proiektua oinezkoen pasabidea birkokatzean datza, egungo zebrabidea eremu seguruago eta ikusgarriago batera lekualdatuz. Horrez gain, Artzabalgo biribilgunea birmoldatuko da, ibilgailuen abiadura murrizteko eta seinaleztapena zein argiztapena hobetuko dira. Gainera, oinezkoak babesteko euste-horma bat ere jarriko da.
Era berean, eremuko lurzorua ere hobetuko da, erabiltzaile guztientzako egonkortasun eta segurtasun handiagoa izan dezan. Azkenik, bide-seinaleak berritu eta hobetu egingo dira, gidariek zein oinezkoek ikuspen ezin hobea izan dezaten, batez ere gauez edo argi gutxiko egunetan. Era berean, argiztapen sistema eraginkorragoa jarriko da, oinezkoen pasabidea une oro argi eta garbi ikus dadin.
Debako Udalaren ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatua
Gipuzkoako Foru Aldundia proiektua finantzatzeaz eta gauzatzeaz arduratuko den arren, hobekuntza hori Debako Udalak zuzenean egindako eskaera bati erantzuten dio.
Udalak bide-segurtasunaren hobekuntzan jarri du arreta, oinezkoak babesteko konpromisoa erakutsiz, batez ere zirkulazio handiko tarte batean. Ahalegin bateratu horren helburua da Deba toki seguruagoa eta irisgarriagoa izatea herritar guztientzat.
Lizitazioaren aurrekontua 181.326,74 €-koa da, eta 10 asteko exekuzio epea aurreikusten da. Obrak urteko bigarren seihilekoan hastea espero da.
Debako Udalak, beraz, bere udalerriko baldintzak hobetzeko lanean jarraitzen du, betiere erakunde eskudunekin lankidetzan. Proiektu hau Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Deba biztanleentzat leku seguruagoa eta irisgarriagoa izateko duten konpromisoaren beste adibide bat da.