Aste honetan jarri da erabilgarri 'Euskadi Turismo Bonua'
2021ko apirilaren 16aEusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udalek eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak turismo sektorea bultzatzeko, kontsumoa deskontu-bonuen bidez sustatu eta pizteko 'Euskadi Turismo Bonua' programa abiatu dute. Establezimenduan bertan eskuratu behar da bonua eta diru-kopuru desberdinetakoak eskaintzen dira.