Aurten hondartzan sortzen ari diren korronteen aurrean tentuz ibiltzea gomendatzen du Udalak
2022ko ekainaren 29aAurtengo udan korronteak sortzen ari dira ohikoak ez diren lekuetan Debako Santiago hondartzan. Horren ondorioz sorosleek zein surfean aritzen direnek hainbat pertsona lagundu behar izan dituzte itsasotik ateratzen hondartza denboraldia hasi zenetik.